Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko hiru tren historiko zirkulazioan jarriko ditu

2014.eko abuztuak 21

Azpeitiko (Gipuzkoa) Burdinbidearen Euskal Museoak asteburu honetan lurrunezko hiru tren zirkulazioan jarriko ditu.

Tren horiek Azpeititik Lasaora ondorengo irteera ordutegia izango dute:

Larunbata:12:30etan eta 18:00etan.
Igandea: 12:30etan.

Asteartetik ostiralera (jaiegunak izan ezik) diesel trakzioko trenak zirkulazioan jarriko dira:

• 12:30etan eta 18.00ean

Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren bildumarik hoberenetariko bat dauka, mota askotako ibilgailuekin: lurrunezko, diesel eta elektriko tren-makinak; automotoreak eta bagoi mota desberdinak.

Horrez gain, Museoak Euskadiko makina-tresna multzorik osatuena eskaintzen du, Urolako Trenbidearen antzinako tailer mekanikoaren bidez. Horrez gain XIX. mende bukaeratik trenbidean erabilitako uniformeen erakusketa dago eta baita munduko trenbide erlojuen bildumarik hoberenetarikoa.

Une honetan, Museoko instalazioen irekiera ordutegia hau da:

Asteartetik larunbatera: goizeko 10:30etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:30etara.
Igandeetan eta jaiegunetan: goizeko 10:30etatik 14:00etara

Abuztuan zabalik egongo diren erakusketak

Abuztuan zabalik jarraituko du joan den maiatzaren 18an martxan jarritako “Trevor Rowe Euskadin” aldi baterako erakusketak. Bertan, duela denbora gutxi Burdinbidearen Euskal Museoak eskuratu duen Rowe britainiarraren bildumako 32 argazki hoberenak erakusten dira.

Trevor Rowek iberiar penintsulan 1952 eta 1968 artean ateratako argazki historikoen bilduma baliotsua da. Denis Trevor Rowe, Britainia handiko tren zale eta tren alorreko argazkilari azpimarragarrienetakoa da. Trenaren munduaren aurrean duen zaletasuna dela eta, mundu erdira joan da lurrun lokomotora zaharrenen, trenbide estuko tren berezienen eta antzinako tranbien bila.

Bere bidaien fruitua hainbat argitalpenetan islatu da, European narrow gauge steam, Railway holidays in Spain, Railways of South America, Narrow gauge railways of Spain, edo Spain & Portugal railways izenekoetan, besteak beste, guztiak ere bere argazkiekin hornituak. Tren alorreko historiagileek eta zaletuek bere argazkietako batzuk ongi ezagutzen dituzten arren, bilduma hori osatzen duten irudietako asko erabat argitaratu gabeak dira.

Jendearentzako informazioa

• Burdinbidearen Euskal Museoko Zuzendaritza: Julian Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
• Informazio telefonoa: 943 15 06 77.
• Faxa: 943 15 07 46.
• Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.es.
• Webgunea: www.bemfundazioa.org

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko