
Eusko Jaurlaritzak CATA-ren presidentea den Parladérekin bilera izan du
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak, Arantza Tapiak, bilera egin du CATA enpresaren presidente Jorge Parladérekin gaur goizean, Jaurlaritzaren Donostiako egoitzan.
Uztailaren 29an, Donostiako Merkataritza-arloko epaile Pedro José Malagónek ebatzi zuen CATAren alde esleitzea Fagor Etxetresna elektrikoak enpresaren hartzekodunen konkurtsoa, eta, orduz geroztik, Eusko Jaurlaritzak hainbat elkarrizketa izan ditu aipatutako enpresarekin. Bilera horien bidez, bi arduradunak gaur elkartzea posible izan da, guztia ere Fagorren jabe berriek Euskadin ezartzeko duten ematen ari diren pausoak aztertzeko.
Fagorren proiektu industrial adjudikaziodunaren proposamenak aurreikusten du urtebeteko epean 705 enplegu sortzea. Hori dela-eta, Arantza Tapia sailburuak esan dio CATAko arduradunari Eusko Jaurlaritzak interesa duela jarduera industrial hori berriz ere lehenbailehen ezartzeko eta, ahal den heinean, Fagor markak duen balioa berreskuratzeko. Baita Euskadirako kaudimenduna izango den proiektu industrial batek bertan jarraitzeko aukera izateko ere, eta lehenbailehen argitzeko zein eratara hasiko diren sartzen proiektu honetan lan egingo dutenak.
-
2014-08-18
Comentario de Twitter:
"El Gobierno vasco se reúne con Parladé, presidente de CATA" http://t.co/sPfE4Cj6aF