Berriak Lehendakaritza
Eu

«Euskal Gizartearen Egoera» saria

2010.eko maiatzak 30

Bestelako Xedapenak
JAURLARITZAREN LEHENDAKARITZA 2647

ERABAKIA, 2010eko maiatzaren 12koa, Lehenda- karitzako idazkari nagusiarena, 2010erako «Euskal Gizartearen Egoera» sariaren deia egiteko dena.

Ekainaren 24ko 135/2003 Dekretuaren bidez alda- tutako ekainaren 11ko 137/1996 Dekretuak «Euskal Gizartearen Egoera» izeneko ikerketa-saria sortu eta arautu zuen azterlanak eta ikerlanak saritzeko asmoz; beti ere, azterlan eta ikerlanok Euskadiko egoera so- ziopolitikoa ezagutzen edo errealitate horren ikerketa teorikoki edo metodologikoki garatzen lagunduko duten gaien ingurukoak badira. Dekretu horren le- henengo artikuluan xedatzen denez, urtero egingo da sarirako deialdia ebazpen bidez, beraz 2010eko saria- ren deia egitea egokia da.

Ondorioz, hauxe
EBATZI DUT:
Artikulu bakarra.– Deialdia.

Euskadiko egoera soziopolitikoa aztertzeko «Euskal Gizartearen Egoera» ikerketa-sariaren 2010eko deial- dia egitea. Ebazpen honen eranskinean jasota daude horretarako onartu diren oinarriak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Ebazpen honek eta ekainaren 11ko 137/1996 Dekretuak jasotzen ez duenaren gainean, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatutako, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Guztientzako Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da.

Bigarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agin- taritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko maiatzaren 12a.
Lehendakaritzako idazkari nagusia, JOSÉ MANUEL SALINERO FEIJOO.

ERANSKINA
«EUSKAL GIZARTEAREN EGOERA» SARIAREN 2010EKO DEIALDIAREN OINARRIAK

Lehenengoa.– Helburua.

Oinarri hauen helburua Euskadiko egoera so- ziopolitikoari buruzko «Euskal Gizartearen Egoera» ikerketa-sariaren 2010eko deialdia egitea da.

Bigarrena.– Egileek bete beharreko baldintzak.

1.– Beraien lanak aurkeztu ahal izango dituzte, lanak aurkezteko epea amaitzen den momentuan, goi-mailako titulazioa eta 35 urte baino gutxiago di- tuzten pertsona fisikoek.

2.– Pertsona fisiko horiek beren kasa edota beste batzuekin elkartuta aurkez daitezke; kasu honetan, taldeko partaide guztiek bete beharko dituzte deialdi- ko baldintzak, eta ikerketa-buru bat aukeratuko dute.
Inola ere ez da onartuko pertsona fisikoak pertso- na juridikoen izenean edo ordez aurkezterik (institu- tuak, unibertsitateak, erakundeak, enpresak, elkartek, eta abar).

3.– Dirulaguntza publikoak eskuratzeko ahal- mena kentzen dion, ez isun administratibo, ez zi- gor penalik jaso ez izana, eta horretarako ahalmena kentzen dion legezko debekurik ez izatea, sexu- diskriminazioagatikoak barne, otsailaren 18ko 4/2005 Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen seigarren azken xedapenarekin bat etorriz.

4.– Debekatuta dute sari honetara aurkeztea Eus- kal Administrazio Publikoetako langileek (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta bere erakunde autonomoak, Foru Administrazioa eta Tokikoa) eta Estatuko beste Lurralde Administrazio batzuetakoek, baldin eta ikerketa-lana beren lanarekin batera burutu badute, edo ikerketa-lana beren lanbi- dearekin elkarlotuta dagoenean.

5.– Edozein zentro publiko edo pribatutako uni- bertsitate irakasle guztiek, berriz, parte hartu ahal izango dute.

Hirugarrena.– Sarirako diru-kopurua. Hau da «Euskal Gizartearen Egoera» sariak

2010ean izango duen diru-kopurua, zergak barne:
Lehenengo saria: 7.500 euro. Akzesita: 1.800 euro.

Laugarrena.– Azterlanak aurkeztea.

1.– Ekainaren 24ko 135/2003 Dekretuaren bidez aldatutako ekainaren 11ko 137/1996 Dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera, honako hauek aurkeztu beharko dituzte hautagaiek ikerlanarekin batera:

• Helburuen txostena. Bertan honako hauek ze- haztuko dira: gaiaren justifikazioa, erabilitako meto- dologia, azterlanak hartzen duen aldia, azterlana noiz burutu den eta, hala badagokio, azterlanaren ekarpen berriak.
• Plika edo gutunazal itxia. Bertan zehaztuko dira azterlana egin duenaren edo egin dutenen datu per- tsonalak eta curriculum vitaea.
• Zinpeko aitorpena adieraziz ez dagoela eranski- naren bigarren oinarrian 3. atalean zehazten den ego- eraren batean.

2.– Azterlanak helbide honetan aurkeztu behar dira: Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritza, Azterlan eta Lege Araubide Zuzendaritza, Nafarroa kalea 2 - 01007 Vitoria-Gasteiz (telefonoa: 945 01 80 63). Argi adierazi behar da 2010eko «Euskal Gizartearen Egoera» sarian aurkezteko direla.

Bosgarrena.– Azterlanak aurkezteko epea. Azterlanak aurkezteko epea 2010eko irailaren
10eko 12:00etan bukatuko da.

Seigarrena.– Aurkeztutako lanen ezaugarriak.

Lanak idatziz edo euskarri informatikoan, euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu ahalko dira. Horretarako DIN-A4 formatoko orriak erabiliko dira, orrialde ba- tetik eta tarte bikoitzarekin makinaz idatzita, ale ba- karra, koadernatu gabe, izenpetu gabe edo ezizen bat erabiliz, saria arautzen duen dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Aurkeztutako lanetan ez da inolako daturik jasoko egilearen edo egileen izena eta lana burutu edo aur- keztu duen ikastegiarena ezagutzera emateko.

Zazpigarrena.– Saria esleitzeko irizpideak. Honako irizpide hauek izango ditu kontuan epai-mahaiak saria nori esleitu proposatzeko:

– Kalitatea eta zehaztasun teknikoa eta zientifikoa. – Ikuspuntuaren originaltasuna. – Erabilitako metodologia. – Izaera berritzailea.

Zortzigarrena.– Esleipena eta ordainketa.

Saria eta akzesita, hala badagokio, Lehendakari- tzako idazkari nagusiaren ebazpenez esleituko dira, saria esleitzeko beren-beregi osatutako epaimahaiak proposamena egin ondoren. Esleipen-ebazpen horrekadministrazio bidea amaituko du eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da sei hila- beteko epean, deialdiaren ebazpenak indarra hartzen duenetik kontatzen hasita.

Epe horretan aipatutako argitaratzea egiten ez ba- da, aurkeztutako hautagaitzak gaitzetsitzat joko dira.

Sariak esleitu ondoren, ordainketa egingo da eta, hala badagokio, ekitaldi publikoan emango zaie ira- bazleei.

Bederatzigarrena.– Oinarriei men egitea.

«Euskal Gizartearen Egoera» sarira lanak aurkez- teak ekainaren 11ko 137/1996 Dekretuan, ekainaren 24ko 135/2003 Dekretuak aldatutakoan eta deialdi- erabaki honetan xedatutakoa onartzeko konpromiso formala dakar berekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan