Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek gaueko autobus zerbitzuak eskainiko ditu abuztuaren 14an, 15ean eta 16an Debako eta Ondarroako jaiak direla eta

2014.eko abuztuak 14

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak autobus zerbitzua eskainiko du abuztuaren 14ko, 15eko eta 16ko gauetan Debako eta Ondarroako jaiak direla eta.

Debako eta Ondarroako jaien ospakizuna dela eta, 2014ko abuztuaren 14ko eta 15eko gauetan Eibar, Elgoibar, Mendaro, Deba, Mutriku eta Ondarroa artean gaueko zerbitzuak burutuko dira, eta 14ko, 15eko eta 16ko gauetan Deba eta Itziar artean.

EIBAR – MUTRIKU-ONDARROA (Abuztuaren 14an eta 15ean)
Irteerak Eibartik:
0:30 – 2:30 – 4:30 – 6:30
Geralekuak: Eibar (Untzaga eta Bidebarrieta), Elgoibar (Urazandi), Mendaro (Santuaran), Deba (geralekua Urasandin –Mutriku- egongo da, zubiaren beste aldean), Mutriku (Urasandi-Mauleon eta Eulogio Ulazia) eta Ondarroa (portua)

ONDARROA- MUTRIKU – EIBAR (Abuztuaren 14an eta 15ean)
Irteerak Ondarroatik:
23:30 – 1:30 – 3:30 -5:30
Geralekua: Ondarroa (portua), Mutriku (Eulogio Ulazia, Mauleon, Urasandi), Deba (geralekua Urasandin –Mutriku- egongo da, zubiaren beste aldean), Mendaro (Santuaran), Elgoibar (Txankakua), Eibar (Urkizu eta San Juan).

DEBA – ITZIAR (Abuztuaren 14an, 15ean eta 16an)
Irteerak Debatik:
22:00 – 23:00 – 0:00 - 1:00
2:15 – 3:00 – 4:00 – 5:00
Geralekua: Deba Erdigunea (Taxien geralekuen aurrean)

ITZIAR – DEBA (Abuztuaren 14an, 15ean eta 16an)
Irteerak Itziarretik:
22:30-23:30
Geralekua: Itziar Erdigunea (Kanalako jatetxearen atzealdean)

GELTOKI ALDAKETA EIBARREN LANAK DIRELA ETA
Datorren astelehenetik, abuztuaren 18tik aurrera (goizeko 8.00etatik), Eibarko Fermin Calbeton kalean burutuko diren lanak direla eta, kale horretara sartzeko bidea itxi egingo da abenduaren 22ko, arratsalde-gauera arte. Hori dela eta, Bidebarrietako geralekua kendu egingo da eta Azitaingo geralekua kokapen berrira eramango da. Aldaketa honek Mallabia-Ondarroa, Ermua-Azpeitia, Eibar-Soraluze, Eibar-Deba-Express lineetan eragina izango du.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbakira dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain, informazioa jaso dezakete ohiko autobus geralekuetan, baita www.euskotren.es web gunean eta @euskotrenEJGV twitter gunean ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko