Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Celaáren hitzetan, “giro ona” dago bihar Bizikidetza Demokratikorako Planaren negoziazioa adostasunez ixteko

2010.eko maiatzak 30

Hezkuntza sailburuak dagoeneko gai “kritikoen” inguruan akordioak lortu direla azpimarratu du

Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Bizikidetza Demokratikorako Planak oposizioko alderdi politikoekin negoziazioaren azken txanpari helduko dio. PPk adierazitako babesera bihar EAJ ere gehi liteke, izan ere, Jaurlaritzak alderdi horrekin bilera bat egingo du Bakerako Hezkuntzarako Planari buruzko adostasuna behin betiko ixteko. Isabel Celaá Hezkuntza sailburuak gaur goizean Bermeon Ibilaldia 2010 ekitaldian adierazi du EAJrekin akordioa ixteko “giro ona” dagoela eta dagoeneko “gai erabakigarri eta kritiko”en inguruko adostasunak lortu direla. “Gure asmoa herrialde mailako akordio garrantzitsu hori lortzea da, eta horixe ari gara sustatzen, Bizikidetza Demokratikorako Plan bat, alegia, baita Euskadiko gazteek beti giza eskubideak defendatzea ere eta, noski, indarkeriaren kontra”, azpimarratu du.

Isabel Celaá Hezkuntza sailburuak bihar EAJrekin Bizikidetza Demokratikorako Planaren inguruko akordioa itxiko dela espero du. Gaur Bermeon egin den Ibilaldia 2010 festan “herrialdea” definitu duen akordio hau lortzearen garrantzia azpimarratu du, euskal gazteek “beti giza eskubideak defendatzeko eta, noski, indarkeriaren kontra egoteko”. Sailburuak azaldu du “negoziazioa bukatuta ez dagoen arren”, dagoeneko “gai erabakigarri eta kritikoen inguruko akordioak” lortu direla. “Bihar akordioak lortu ahal izateko giro ona dago”, gehitu du.

Bermeok gaur Ibilaldia 2010 jaia, Bizkaiko ikastolen festa, egin du eta 100.000 pertsona baino gehiago hurbildu dira kostaldeko herri horretara. Jaian Eusko Jaurlaritzako beste ordezkari batzuek ere parte hartu dute, hala nola Blanca Urgell Kultura sailburuak eta Isabel Celaá Hezkuntza sailburuak eta azken honek egun honen garrantzia azpimarratu du. “Egun garrantzitsua da, ikastolak hezkuntza sistema guztia zeharkatzen duen nerbioaren parte dira” adierazi du sailburuak, eta akordioak lortzen jarraitzeko ikastolekin hitz egiten jarraituko dutela esan du, izan ere, “asko hitz egiten dugu ikastolekin, beren nahiak eta proposamenak ezagutzen ditugu”, gehitu du.

Celaák bere saila “modernizazio teknologiko, linguistiko eta zientifikoaren bidez” hezkuntza sistema osoa modernizatzen ari dela azaldu du eta bereziki, gehitu du sailburuak, “zientziak ari gara sustatzen”.

Ibilalditik Iparraldeko Bidera

Aurtengo edizioa Elizalde ikastolak antolatu du. Bi ibilbide antolatu ditu, bata laburra eta bestea luzeagoa, alde zaharretik eta herritik hurbil dauden mendietatik, 'Marigoran kikunbera' goiburuarekin.

Bizkaiko ikastolen jaiak hainbat musika, magia, bertsolari, dantza eta herri kiroleko ikuskizun eta haurrentzako tailer barne hartuko ditu arratsaldeko sei eta erdietan bukatuko den programaren barruan.

Horrez gain, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Turismo Sailek, Done Jakueren 2010 urtea dela eta, Ibilaldira hurbiltzen diren pertsonen artean Done Jakueko Iparraldeko Bidea ezagutzera emango dute, eta horretako, Bermeoko kaleetatik antzerki moduko bat antolatu da.

2 iruzkin
  • 2010.eko ekainak 05

    buen trabajo Celaá,asi se demuestra que no queremos enfrentamientos,y ahora vacaciones te las mereces,un saludo

  • 2010.eko maiatzak 30

    espero que además de potenciar el trilinguismo, modifique e incorpore las titulaciones universitarias (filologias) al decreto de convalidaciones y adecuacion al marco europeo en la linea que lo ha hecho eitb en la ope.Realmente las filologias deben ser un c2, no se puede equiparar una titulacion universitaria con un EGA, Parece que por lo menos alguien piensa. Ademas seria conveniente en ese decreto incorporar a los estudiantes que acaban un bachiller en modelo D, por lo menos un PL2. ¿no estais de acuerdo?

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Isabel Celaa