Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Saltillo eskola-ontzia Kantauri itsasoko kostaldea igarotzen ari da, eta La Rochellera egingo duen bidaia prestatzen

2014-08-14

  •  «Kostera 14», EKP´ren euskal kirol-portuak sustatzea
  • ·Galizia, Asturias eta Elkanoren lehorreratzea; horra hor jardueretako batzuk
  •  EHUren Portugaleteko Nautikako eta Itsasontzi Makinetako Goi Eskola Teknikoari atxikita dago
  • 26an, Donostiara iritsiko da

 

Saltillo eskola-ontzia, jarduera akademikoaz gain, hainbat jarduera eta eguneko bide egiten ari da egunotan Kantauri itsasoko erlaitzeko portuen artean, eta, horrez gain, euskal turismo-portuen eta itsas turismoaren eskaintza sustatzen ari da. Egun batzuk barru, La Rochelle´ra abiatuko da. Atrakatzeetan, ontziaren bizkarra bisitatu ahal izango da, eta mastetan, EHUren, Eusko Jaurlaritza´ren eta EKP´ren logoak dituzten banderak igoko dira.

 EKP´ren zuzendari Edurne Egañak azaldu duenez, «orain dela hamar urtetik hona, EHUri atxikitako Saltillo eskola-ontziak hamar eguneko nabigazioa egiten du euskal kostaldeko zenbait porturen artean, horiek sustatzeko. Eskolako ikasleek tripulatzen dute ontzia; ikasleek, bada, nabigazio-praktikak egiten dituzte, bidaia promozional hauek baliatuta. Eskaletan, publikoarentzako bisita-ordutegi bat zehazten da, goizez eta arratsaldez, eta ikasleak arduratzen dira bisitez. 2014an, Santurtziko (portu basea), Lekeitioko, Donostiako, Donibane Lohitzuneko, Hondarribiko, Mutrikuko eta Bermeoko portuetan egingo du ontziak eskala».

 1980ko hamarkadaren amaieran, Saltillo oso egoera txarrean zegoen, eta zaharberritu egin zen. 1998an berriro uretaratu zen, hezkuntza-jarduerari ekiteko. Gaur egun, ontziak euskal portuak sustatzeko zenbait bidaia egiten ditu, eta Euskadiren itsas enbaxadorea da. Urtero, Kostera egiten du, bai eta La Rochellera bidaiatu ere, irailean, inguruko itsas erakusketa garrantzitsuenean egoteko:  La Rochelleko Grand Pavois.

 Aurten, Saltillo Galizian, Asturiasen eta Kantabrian izan da uztailean, eta Elkanoren lehorreratzearen ekitaldian parte hartu du Getarian. Eguneko bide horiek guztiek ikasleek nabigazio-praktikak egiteko balio dute.

Saltillo belaontziak 26 metro ditu luzeran, 1932an uretaratu zuten, eta altzairuzko kroskoa eta bi masta ditu. Uretaratu zutenetik, une garrantzitsuak bizi ditu. Gaur egun, EHUren Portugaleteko Nautikako eta Itsasontzi Makinetako Goi Eskola Teknikoari atxikita dago. Etorkizuneko euskal marinelek praktikak egiteko eta ikasteko erabiltzen da. Ikasturtean, eguneko pare bat irteera egiten dituzte astero.

 «Kostera 2014» itsasaldia

Abuztua

23          Santurtzi – Lekeitio

24          Lekeitio

25          Lekeitio – Donostia

26         Donostia

27          Donostia – Donibane Lohizune

28          Donibane Lohizune

29          Donibane Lohizune – Hondarribia

30          Hondarribia

31          Hondarribia

 Iraila

1             Hondarribia – Mutriku

2             Mutriku

3             Mutriku – Bermeo

4             Bermeo

5             Bermeo – Santurtzi

 Bidaiak  2014 - Uda

"Ijitua" Kopa

Uztailak 11 -12 -13 Galizia – Asturias – Getaria

Uztailak20 - 24          Santurtzi – Vigoko itsasadarra

25                                         Vigoko itsasadarra – Pontevedrako itsasadarra

26                                         Pontevedra – Cariño

27                                         Cariño – Sada

28                                         Sada – Ribadeo

29                                         Ribadeo – Cudillero

30                                         Cudillero – Avilés

Uztailak 31 – abuztuak 2    Avilés (Aviléseko itsas jaialdia)

3                                            Avilés- Lastres

4                                            Lastres

5-6                                       Lastres- Getaria

7                                            Getaria (Elkano)

8                                            Getaria – Santurtzi Santander – La Rochelle

11                                        Santurtzi  - Santander

12-15                                 Santander (Santanderreko itsas jaialdia)

16-18                                 Santander – La Rochelle

19-20                                 La Rochelle

21-23                                 La Rochelle - Santurtzi

 

  

Saltilloren memoria

Ezaugarriak:

Luzera, guztira (branka-haga barne)        26,25 m

Bizkarreko luzera                                     20,14 m

Perpendikularren arteko luzera    18,74 m

Erruna                                                              5,25 m

Garaiera                                                          4,00 m

Sakonera                                                       2,88 m

Desplazamendua                                    81,00 t

Masta nagusiaren altuera                 20,00 m

Belen luze-zabala                                   200 m²

Aparailua                                                       Ketch

Belak                                                                 Foke trinketa

Masta nagusia                                           Brigantin-bela tapikugainarekin

Mesana masta                                           Marconi

Kroskoa                                                           Altzairua

Bizkarra                                                          Teka

Masta nagusia eta mesana              Egurra

Branka-haga                                          Egurra

Motor nagusia                                            165 HP.

 

 

Historia.

1932

Saltillo De Vries Lentsch Holandako ontzioletan eraiki zen, Mr. Lawrieren enkarguz.  Planoak itsas arkitekto E.P. Hartek egin zizuen. Mr. Lawriek ontziak nabigatu ahal izateko oinarrizkoena eskatu zuen: kroskoa, bizkarra, mastak, ezpeletak eta aparailuak, makinak eta gobernu-instalazioak. Barrualdea eta akaberak geroago egin ziren, Ingalaterran. Leander izena jarri zioten.

 1934

Bilboko Merkataritza Ganberako presidente Pedro Galíndez jaunak ontzia eskuratu zuen (lehorrean zegoen), eta Saltillo izena eman zion, Galíndeztarrek Portugaleten zuten etxearen izena, hain zuzen. Camper & Nicholson Ingalaterrako ontziolei enkargatu zizkieten barrualdea eta akaberak. Bilboko badiara eraman zuten, eta hori izan zen portu-basea.

 1935

Ekainaren 30ean, Espainiako Errepublikako presidente Niceto Alcalá Zamorak ontziaren nabigazio-baimena sinatu zuen, «munduko itsaso eta portu guztietan nabigatu eta salerosi» ahal izan zezan.

 1936 – 1939

Gerra Zibilean, ontziak ez zuen nabigatu. Bonba batek kaltetu egin zuen, eta gerra amaitzean konpondu egin behar izan zuten.

 1940 – 1945

Ontziak hainbat itsas jardueratan eta estropadatan parte hartu zuen, Getxoko Sporting Cluben banderarekin.

 1948

Londreseko Joko Olinpikoak zirela eta, Saltillo hiri horretaraino joan zen, Joan Borboikoa ontzian zihoala. Bai eta Segoviako dukea eta Pedro Galíndez ere, beste gonbidatu batzuen artean.  Londresetik Arcachonera joan zen. Abuztuaren 24an, portu horretatik atera zen eta Azor Franco jeneralaren ontziarekin egin zuen topo Donostiako kostaldearen parean.  Joan Borboikoa eta Francisco Franco Azor ontzian elkartu ziren, eta errege izango zenaren, alegia, Joan Karlos Borboikoaren, heziketa izan zuten hizpide (garai horretan 10 urte zituen Joan Karlosek). Elkarrizketaren ondoren, Saltillo Cascaisera zuzendu zen, Joan Borboikoaren egoitzara. Irailaren amaieran, belaontziak Getxoko Real Sporting Cluben atrakatu zuen berriro.

 1949 - 1952

Urte horretako udaberrian, Pedro Galíndezek laga egin zion ontzia Joan Borboikoari. Eta harrezkero, urte horietan, udal hasieran, ontzia, Getxoko atrakalekua utzita, Cascaisera jotzen zuen. Udan, Joan Borboikoak gidatuta nabigatzen zuen ontziak. Uda ondoren, ontzia Bilbora bueltatzen zen, neguan mantentze-lanak egiteko.

 1953

Bilbotik Londresera abiatu zen, Ingalaterrako Erreginaren koroatzea zela eta antolatutako itsas ikuskatzean parte hartzeko.

 1954 - 1957

Ontziak itsas bidaia egin zuen Greziako uharteetatik. Espainiako errege-familia Saltillotik Agamenónera igaro zen, Greziako erreginak antolatutako txango bat egiteko. Orduan, Joan Karlos Borboikoak Sofia Greziakoa ezagutu zuen. 1957ko neguan, ontzia Cascaisen gelditu zen, Ameriketarako bidaia prestatzeko.

 1958

Saltillo New Yorkera joan zen. Itzulera gorabehera askokoa izan zen, eta denborale bat pairatu zuen.

 1959

Urte horretako udan, belaontzia Portofinon izan zen, eta Victoria Eugenia erregina hartu zuen. Bueltan, De Vries Lentsch ontzioletara eraman zuten ontzia, eraiki zuten tokira, konponketa handiak egiteko.

 1960

Italiara bidaiatu zuen, Erromako Joko Olinpikoetan izateko.

 1961

Ingalaterrara joan zen, errege-familia Kenteko dukearen ezkontzan izan baitzen.

 1962

Greziara nabigatu zuen, Joan Karlosen eta Sofiaren ezkontzan izateko. Joan Borboikoak gidatu zuen ontzia; Patrasen lehorreratu zen, eta hegazkinez joan zen Atenasera. Ezkontzatik bueltan, ontzia Cascaisera joan zen, eta errege-familiak azken aldiz erabili zuen, Giralda eraikitzen ari baitziren.

 1963

Saltillok Ingalaterrara lagundu zuen Giralda, Fastneteko estropadan parte hartzeko. Amaitzen, bi ontziak Bilbora bueltatu ziren. Une horretan amaitu zen Joan Borboikoak Saltillo erabili zuen 17 urteko aldia (1946-1963).

 1964 – 1968

Ontzia Bilbon egon zen, eta hainbat itsas bidaia egin zituen urte horietan.

 1968 - 1986

Pedro Galíndezek dohaintzan eman zion ontzia Bilboko Nautikako Eskola Ofizialari. Urte horietan, ontziak nabigazioak egin zituen, eskolako ikasleek praktikak egiteko.

 1987

Saltilloren Lagunen Elkartea sortu zen, ontzia zaharberritzeko funtsak biltzeko. Ontzia zaharberritzeko lanak hasi ziren, oso egoera txarrean baitzegoen. Lanok egiteko arazo finantzarioak zirela eta, ontzia lehorrean egon zen 1998ra arte. Urte horretan, bada, berriro uretaratu zuten.  Eusko Jaurlaritzaren Garraio eta Herri Lanen Sailak eta bere Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak finantzatu zituzten ontzia zaharberritzeko lanak.  Lanotan, zinez errespetatu zen ontziaren kanpoaldea: bizkarra, kroskoa, aparailua... Gainera, barrualdea aldatu zen, Portugaleteko Nautikako eta Itsasontzi Makinetako Goi Eskola Teknikoko ikasleentzako eskola-ontzi gisa erabili ahal izan dadin. Harrezkero, Saltillo Euskal Herriko Unibertsitateko Nautikako eta Itsasontzi Makinetako Goi Eskola Teknikoko ikasleentzako eskola-ontzia da. Gainera, EAEko portuak eta itsas jarduerak sustatzeko lanak egiten ditu, Eusko Jaurlaritzako Portu Azpiegituren Zuzendaritzaren eta EKPren kargura.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko