Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Zaurgarritasun bereziko egoeran zeuden 5.420 laguni lortu die Eusko Jaurlaritzak doako aholku juridikoa 2014an

2014.eko abuztuak 13
  • Urteko lehen seihilekoko datuen arabera, doako aholku juridikoen erdiak baino gehiago, % 53, Bizkaian egin dira, % 27 Gipuzkoan eta % 20 Araban.
  • 7,4 milioi euro bideratu ditu Eusko Jaurlaritzak behar handiena duten lagunei aholku juridikoa finantzatzera.

Urteko lehen seihilekoan, doako aholku juridikoa eskatzeko egindako 5.420 eskaerari eman die baiezkoa Eusko Jaurlaritzak.

Lurraldeka, Bizkaian eman dira gehienak, 2.876 zehazki, guztien % 53,06, hain zuzen. Haren atzetik Gipuzkoa dator, 1.461 espedienterekin, hau da guztien % 26,95, eta azkena Araba, 1.083 espedienterekin (% 19,98).

2010az geroztik izandako bilakaerari erreparatuta, ikusten da 2013an gorakada nabarmena izan zela Doako Justiziako Batzordeen aldeko ebazpena izan zuten espedienteen kopuruan. Azkenaldian estatuak onetsitako arau-aldaketen ondorioa izan da hori (Tasen Legea, alde batetik, eta doako justizia izateko onura jasotzeko kasuen zerrenda handitu izana, bestetik), bai eta krisi ekonomikoaren ondorioa ere; izan ere, zenbait jurisdikziotan auzi-kopurua urritu bada ere, auzitan jarduteko adinako baliabide ekonomikorik ez duten pertsona gehiagok jo du justiziara.

DOAKO AHOLKU JURIDIKOA 

 

2010

2011

2012

2013

2014 (ekainaren 30era arte)

Araban

1.470

1.615

1.519

1.736

1.083 (% 19,98)

Bizkaian

4.143

4.347

4.327

6.046

2.876 (% 53,06)

Gipuzkoan

2.269

2.219

2.234

2.516

1.461 (% 26,95)

Guztira

7.882

8.181

8.080

10.298

5.420

 

7,4 MILIOI EURO

2014ko lehen seihilekoan, 7,4 milioi euro bideratu ditu Eusko Jaurlaritzak zaurgarritasun bereziko egoeran dauden lagunei justizia jasotzeko eskubidea bermatzera.

Euskadiko doako Justiziaren barruan zerbitzu hauek biltzen dira:

  • Baliabide ekonomikorik ez duten eta ondorioz doako justiziarako eskubidea duten inputatu, atxilotu edo espetxeratu guztiei arreta juridikoa ematea.
  • Prozesu judizialaren aurretik doako aholkua eta orientazioa eskaintzen dituzten Orientazio Juridikoko Zerbitzuen (OJZ) funtzionamendu-gastuak finantzatzea.
  • Arauetan jasotako arrazoi bereziengatik (hala nola genero-indarkeria, sexu-erasoak, etxearen barruko indarkeria, terrorismoaren biktimak, adingabeak, atzerritartasuna, tratu txar edo abusuaren biktima izan diren ezgaitu psikikoak...) Doako Laguntza Juridikoko txanda espezializatuak behar dituzten pertsona guztiei aholku juridikoa ematea.

PROFESIONALAK PRESTATZEA

Horrez gain, 40.000 euro bideratu ditu aurten Eusko Jaurlaritzak zuzenbidearen alorreko profesionalak Doako Aholku Juridikoaren eremuan prestatzen eta espezializatzen finantzatzera.

Doako Justiziaren kalitatea hobetzen eta gizatalde ahulenak artatzeko berak finantzatutako zerbitzu publiko hori sendotzen laguntzen du horrela Eusko Jaurlaritzak.  

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)