Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek gaueko autobus zerbitzuak eskainiko ditu abuztuaren 14an eta 18an Azkoitiko jaiak direla eta

2014.eko abuztuak 12

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak autobus zerbitzua eskainiko du abuztuaren 14ko eta 18ko gauetan Azkoitin ‘Andra Mari’ jaien ospakizuna dela eta

Azkoitiko “ Andra Mari “ jaiak direla eta gauetan autobus zerbitzua eskainiko da Azkoitia eta Azpeitia artean; halaber, ibilbidea Zestoa, Zumaia eta Zarautzeraino luzatuko da.

AZKOITIA – AZPEITIA

•   Irteerak Azkoititik: 1:00 – 2:00 – 2:45 – 4:00 – 4:45 – 6:00
•    Geralekuak: Azkoitia (Munibe) eta Azpeitia (Anbulatorioa) artean geldialdi guztiak burutuko dira.

Azkoititik 2:45ean eta 4:45ean irtengo diren autobusak Zestoa, Zumaia, Getaria eta Zarautzeraino joango dira, ibilbide horretan ohikoak diren geldialdiak betez.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbakira dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain, informazioa jaso dezakete ohiko autobus geralekuetan, baita www.euskotren.es web gunean eta @euskotrenEJGV twitter gunean ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko