Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

30 URTETIK BEHERAKOENTZAKO «LEHEN AUKERA» PROGRAMAREN DEIALDIA ARGITARATU DA GAUR EHAA-N

2014.eko abuztuak 11

«Lehen aukera» programaren deialdia argitaratu da gaur Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Programaren helburua unibertsitate-ikasketak, lanbide-heziketako ikasketak edo profesionaltasun-ziurtagiria amaitu duten eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa erregistratuta dauden 30 urtetik beherako gazte langabeak praktikak egiteko kontratatzea bultzatzea da.  Deialdiak bost milioi euroko zuzkidura du; Lanbideren bidez kudeatuko dira, eta Eusko Jaurlaritzak uztailaren 29an egindako kontseiluan onartu zuen.

 

Hezkuntza-bizitzatik bizitza profesionalera igarotzeko urratsean laguntzeko eta 2014-2016 aldirako Enplegu Planaren esparruan, Eusko Jaurlaritzak bost milioi euroko aurrekontu-partida osatu zuen joan den uztailaren 29an, Lanbidek «Lehen aukera» programaren laguntzen deialdia egin zedin, gazte tituludunek (lizentziaturak, diplomaturak, gradu-ikasketak, goi edo erdi mailako LH, beste titulazio baliokide batzuk, profesionaltasun-ziurtagiria) beren titulazio akademikoekin lotutako enpleguetan lan-esperientzia bat eduki ahal izan dezaten.

Deialdia gaur EHAAn gaur argitaratu ondoren, laguntza eskatzeko epea irekiko da. Lanbidek bere erakunde kolaboratzaileen sarearekin kudeatuko duen programa anbiziotsu honek 2014an gutxienez 1.800 gazteren lan-aukerak hobetzea nahi du Eusko Jaurlaritzak.

Sarri gazteek gurpil zoro batean murgilduta ikusten dute euren burua lan-merkatura gerturatzen direnean. Izan ere, enpresek esperientzia duten gazteak kontratatu nahi dituzte, eta, gazteei, berriz, ezinezkoa zaie lana aurkitzea aldez aurreko esperientzia eskatzen zaielako. Hori apurtu nahi du, bada, Jaurlaritzak «Lehen aukera» programarekin. Ez da beka-programa bat; aitzitik, kontratazioak sustatzeko baliabide bat da, eta gazteei beren enplegagarritasuna hobetzen laguntzekoa, esperientzia profesionala eskuratzearen bidez, bai eta beren laneratzea finkatzekoa ere.

Gaur onartutako laguntza-deialdiak iaz abian jarritako plan pilotuak hobetu eta egonkortzen ditu. Iazkoan, unibertsitate eta lanbide-heziketaren mundutik bultzatutako planek 1.200 gazte ingururi eman zieten lan egiteko aukera.

 

5 milioi euro

Euskal gazteei lehen lan aukera izatea errazteko, ekimenarekin bat egiten duten enpresa pribatu, ondasun erkidego, sozietate zibil, elkarte eta fundazioei bost milioi euro bideratuko dizkie guztira Eusko Jaurlaritzak. Diru horrekin, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lan zentroetan jarduteko kontratuak finantzatuko dira, gutxienez sei hilabetekoak.

Kontratuok 2014ko azaroaren 21a baino lehen jarri beharko dira abian, eta enpresak jasoko duen hobaria kontratatutako gazteak jasoko duen soldata gordinaren araberakoa (2.450 eta 3.620 euro artean) izango da. Diru-laguntzen zenbatekoak lanaldi osoko eta gutxienez si hilabeteko iraupeneko kontratuetarako dira. Lanaldi partzialeko kontratuen kasuan (inoiz ez lanaldiaren % 70 baino gutxiago), diruz-lagundutako zenbatekoetara doituko da.


2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2014.eko abuztuak 13

    He realizado antes un comentario pero no sé por qué no aparece, así que volveré a preguntar. Me gustaría saber cuando termina el plazo para inscribirse, ya que pone que comenzó este pasado lunes 11 de agosto pero no pone cuando termina, y me gustaría saberlo para que no se me pase. Por otro lado también quería saber cual es el modo de insecribirse al programa, si a través de la oficina Lanbide (estoy inscrito en Lanbide), o a través del Gobierno Vasco o cómo. Gracias y a ver si alguien me puede ayudar.

  • 2014.eko abuztuak 13

    Arratsalde on:
    Soy una persona interesada en inscribirme en este porgrama de Lehen Aukera a través de Lanbide.
    En primer lugar me gustaría saber cuando termina el plazo de inscripción para que no se me pase, sé que el plazo empezó este pasado lunes 11 de agosto pero desconozco cuando termina, y en segundo lugar me gustaría saber cual es el modo de apuntarse, si en las oficinas lanbide o a través de la página del Gobierno Vasco.

    Un saludo.
    IKER.