Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregi: «Euskadiko trenbide-sare berria oinarria da Europa hego-mendebaldeko hiriarteko garraio arina osatzeko, baina Madrilek Bergarako zatia berehala lizitatu beharko luke»

2014.eko abuztuak 12

 

  • ·                     Iparraldeko Trenbidea, Madril-Irun Paris, sortu zela 150 urte

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak, Ana Oregik, uste du euskal trenbide berria eta linea tradizionalak oinarria direla (SNCF,  RENFE,  Euskotren,  ETS,  Adif  eta RFF sareen lankidetzarekin), pertsonak eta merkantziak garraiatzeko hiri arteko garraio-sarea sortzeko Gasteiztik Bordelera bitartean, betiere Burgosetik, Iruñetik, Daxetik eta Toulousetik ondo lotuta. «Baina, lehenik eta behin, ezinbestekoa da Estatuak Bergarako zatia berehala lizitatzea».

 

Madril Irunekin eta Parisekin lotzen duen Iparraldeko Trenbidearen 150. urteurrena baliatuz, Oregik adierazi du beharrezkoa dela Europako Batzordeak zehazten dituen urratsei jarraitzea Atlantikoa eta Mediterraneoa uztartzeko linea handiak dinamizatzeko beharraz. «Zorionez –adierazi du Oregik– Atlantikoko ardatzean urrats handiak ari gara ematen etorkizunerantz, aurreikuspenarekin eta oso kontuan izanik jasangarritasunaren beharra. Horretarako, portuek, trenbideek, errepideek eta aireportu-azpiegiturek eskaintzen diguten intermodalitatea bilatzen dugu.  Hori badaukagu, eta etengabe hobetu beharra daukagu, gure inguruarekin batera, Europa oparo eta erakarlean kokatzeko.»

 

«Euskadiko trenbide-sare berria zerbitzu ematen hasten denean, oso gutxi geratuko da behin betiko Hendaia eta Irun bereizten zituen trenbide-zabalera gainditzeko. Madrilek lehenbailehen lizitatu behar du Bergarako zatia, eta bere administrazioaren gain dauden hainbat alderdi argitu beharra dauka.  Aurrera egin beharra daukagu, eta, alde bietako trenbide-arduradunen artean, lankidetza-aukera berriak topatu behar ditugu, gure hirien arteko konexio bikainak bilatzeko bidaiariak garraiatzeko distantzia ertainean eta abiadura handian. SNCFren TER zerbitzuen, Euskotrenen Metro Donostialdearen eta Renferen aldirikoen artean loturak egiteko.  Merkantziei dagokienez, Calais-Baiona trenbide-autobide berriak aukerak eskaintzen ditu, gure plataforma logistikoak lotzen dituen aldetik», adierazi du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak.

 

Atlantikoko ardatza

«Trenbide-garraioa garapen ekonomiko eta sozialerako aukera bikaina da Atlantikoko ardatza osatzen dugun herrialde eta eskualdeontzat», esan du berriro ere Oregik.  «Orain 150 urte, Iparraldeko Trenbidea egin zenean, azpiegituren eta trenbide-zabalaren eragozpenak izangatik ere, aurrerapauso handiak egin ziren. Baina ez guztiak. Espainiako Gobernuak ezin dezake berriro kale egin. Orain ikuspegi handiagoa daukagu, gaitasun teknologiko handiagoa eta ondo planteatutako etorkizuneko aliantza Europar Batasunaren barruan. Gure hiriek eta barrualdeek kohesio handiagoa izango dute garraiobide bizkor honekin. Gainera, ingurumenarekin errespetua izango du, eta beste garraiobideekin ondo lotuta egongo da».

 

«Hori guztia dela-eta, beharrezkoa da aurreikuspen bat eta aldez aurreko lan bat egitea Europako Batzordeak laugarren trenbide-paketearekin sustatzen duen trenbidea eraldatzeko prozesu honetan.  Lan handia dago egiteko segurtasuneko beharren barruan, bidaiarien zerbitzuak liberalizatzeari dagokionez eta merkatuen ikerketarekin eta prosprekzioarekin loturik. Lanok egin behar dituzte, EBren eremuaren barruan, Batasuneko Atlantikoko ardatza osatzen duten hego-mendebaldeko herrialdeetako administrazioek, operadoreek eta azpiegituretako administrariek», nabarmendu du Oregik.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)