Berriak Osasuna
Eu

Milioi bat euro bideratuko ditu Osasun Sailak osasun alorreko ikerketa-proiektuetarako laguntza ematera

2014.eko abuztuak 08

Osasun-ikerketa

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak 974.343 € emango ditu osasun-alorreko ikerketa-proiektuak garatzen laguntzeko. Laguntza hauek arautzen dituen Agindua,  Eusko Jaurlaritzak  onetsia, Euskadiren osasun-sistema garatzeko eta etengabe hobetzearren Osasun Sailak osasunaren alorrean ikerkuntza sustatzearen eta bultzatzearen alde egin duen apustuaren isla da

Herritarren osasuna eta ongizatea hobetzea da helburua, ikerkuntzari eta berrikuntzari lagunduz eta gaixotasunak prebenitzera, diagnostikatzera eta tratatzera eta osasun publikoa sustatzera bideratutako jakintza berria sortuz, transferituz eta aplikatuz.

Deialdiaren arlo lehenetsiek Osasun Sailak legegintzaldirako ezarritako Estrategian, Osakidetzaren lerro estrategikoetan eta Euskadi 2013-2020 Osasun Planean –Euskadin osasun-arloko politikaren bidea adierazten du horrek– dute jatorria.

Eremu hauetakoak izan ahal izango dira, zehazki, Euskadiko osasun-zentro pribatu zein publikoetako ikertzaileei zuzenduak diren laguntza hauek helburu dituzten ikerketa-proiektuak: Ikerkuntza Biomedikoa, alde batetik, eta Osasun arloko Teknologia eta Zerbitzuei buruzko Ikerkuntza, bestetik, ekintzen eraginkortasunaren segimendua barne.

Ikerkuntza biomedikotzat hartuko da osasun publikoaren eta oro har giza osasunaren arloan egiten den oinarrizko ikerkuntza (gaixotasunak ardatz hartuta), klinikoa (pazienteak ardatz hartuta) eta epidemiologikoa; halaber osasuna hobeto sustatzeko, diagnostikatzeko, haren segimendua egiteko, monitorizatzeko eta tratatzeko behar den garapen teknologikoa.

Osasun arloko Teknologia eta Zerbitzuei buruzko Ikerkuntza, berriz, praktika klinikoa, pazientearen kalitatea ea segurtasuna eta ekintzen eraginkortasuna hobetzera bideratua da, bereziki ebaluazioaren arloko ikerkuntzaren bitartez. Osasun arloko Teknologia eta Zerbitzuak dira banakako nahiz taldekako osasun-beharrak asetzeko baliabide guztiak, hala nola erabiltzen diren botikak, ekipoak, gailuak, prozedurak, antolamendu-ereduak eta laguntza-sistemak.

Ikerkuntzari laguntzeko deialdia arautzen duen Agindua abuztuaren 25tean argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA), eta eskabideak aurkezteko epea agindua argitaratu eta hilabetekoa izango da.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CyberEuskadi
    2014.eko abuztuak 09

    Comentario de Twitter:
    Departamento de Salud destina 1 millón de euros en ayudas a proyectos de investigación en el ámbito de la salud http://t.co/iNUcGhYeDw