Berriak
Eu

Boise-ko Bishop Kelly Institutuko ikasle talde batek Lehendakaritza bisitatu du.

2014.eko abuztuak 07

Euskadi eta Idaho arteko harremanak sakontzeko, Gasteizko Olabide Ikastolarekin egiten den truke-programa baten laugarren aldia da.

AEBtako Boise hiriko ikasle talde bat Lehendakaritzan izan da, Olabide ikastolako ikasle batzuekin batera. Olabideko ikasle horiek Idahoko Estatuko hiriburuan izan berri dira. Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzako egoitzan hartu ditu Kanpoko Euskal Komunitatearen Zuzendaritzako lan taldeak.

Bisita Gasteizko Olabide Ikastola eta Boiseko Bishop Kelly Institutaren arteko truke-programa baten barruan egin da; programa horren bitartez, Olabide Ikastolako ikasleen hainbat familiak aipatutako Boiseko Institutuko ikasleak hartzen dituzte. Era berean, Olabideko ikasleak Bishop Kelly Institutuko gazteen etxeetan egon dira.

Truke-programa honen laugarren aldi honetan Olabide Ikastolako 10 ikasle izan dira Boisen. Era berean, Bishop Kelly Institutuko 3 ikasle etorri dira Euskadira.

Gazteek Lehendakaritzara egin duten bisitan Euskadin eta Amerikako Estatu Batuetan bizi izandakoari buruzko berriketaldia egin dute Kanpoko Euskal Komunitatearen Zuzendaritzako lan taldearekin.

Truke-programa hau beste aurrerapauso bat da  Euskadi eta Idahoren arteko harremanetan, Eusko Jaurlaritzak Idahoko Estatuarekin 2012an izenpetu zuen lankidetza hitzarmenean jasota dagoen bezala. Hitzarmen horren ondorioz, Euskadik bulego bat ireki zuen Idahon. Boisen dagoen bulego horren helburua hitzarmenaren edukia garatzea da, Estatu horrek negozioetarako eskaintzen dituen aukeretan sakontzeko eta AEBtako Ekialdeko Kostaldean bizi den euskal komunitateari zerbitzua emateko

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)