Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek Donostiako jaietan gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko du

2014.eko abuztuak 07

Euskotrenek Donostiako Aste Nagusian gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko du. Zerbitzu honek Lasarte-Donostia -Hendaia lineako (Topo) eta Zumaia-Donostia lineako (Kosta) ohiko zerbitzua osatuko du. Zerbitzu hauen helburua abuztuaren 9tik 16rako gauak, biak barne, ondoko herrietako jendeak jaiak lasaiago gozatu ahal izatea da.

Tren bereziek honako ezaugarri hauek izango dituzte:

LASARTE ORIA-DONOSTIA ARTEAN:
• Irteerak Lasartetik Donostiarantz: egunero, 21:30ak eta 22:30ak bitartean zirkulazioak 15 minuturik behin. Gainera, Lasartetik gaueko trenak 30 minuturik behin ibiliko dira 23:00etatik 7:00etara.
• Irteerak Donostiatik Lasarterantz: zirkulazioak 30 minuturik behin 23:13tik 6:43ra.

OIARTZUN-ERRENTERIA-DONOSTIA ARTEAN:
• Irteerak Errenteriatik Donostiarantz: egunero, 21:31tik 22:08ra trenen zirkulazioak 7 minuturik behin. Gainera, gaueko zatirik handienean zehar 15 minuturik behin zirkulazioak programatu dira Oirtzunetik.
• Irteerak Donostiatik Oiartzunerantz: gaueko zatirik handienean trenak ibiliko dira 15 minutuko maiztasunarekin Donostiatik.

HENDAIA-DONOSTIA ARTEAN:
• Irteerak Hendaiatik Donostiarantz: gaueko trenak ibiliko dira 30 minuturik behin, 0:33tik 7:33ra.
• Irteerak Donostiatik Hendaiarantz: 23:45etik 7:15era, gaueko trenak ibiliko dira baina hauen maiztasuna 15 eta 30 minutu artean izango da.

ZUMAIA-DONOSTIA ARTEAN:
• Irteerak Zumaiatik Donostiarantz: egunero, Zumaiatik 21:30ean irtengo den tren berezi batek zirkulatuko du. Gainera, Zumaiatik irtengo diren gaueko trenen ordutegiak, 0:00, 0:30, 1:30, 2:30, 3:30, 4:30, 5:30 (abuztuaren 9, 14, 15 eta 16an bakarrik zirkulatuko du) eta 6:30ean (egunero ibiliko da).
• Irteerak Donostiatik Zumaiarantz: gaueko trenen zirkulazioak 23:20an eta 23:50etik aurrera, orduro 5:50ak arte.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, konpainiaren web gunean www.euskotren.es eta @euskotrenEJGV twitter gunean

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko