Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Kutxabankek 100 etxe utziko dizkio Alokabideri, alokairu sozialerako erabil ditzan

2014.eko abuztuak 06

Pisu bat lortzeko zailtasunak dauzkaten familientzat izango dira; alokairu sozialerako eskari asko eta eskaintza gutxi dauden inguruneetan kokatutakoak izango dira

 

Alokairu-kontratuen iraupena gehienez ere hiru urtekoa izango da, eta errentek ez dute maizterren diru-sarreren % 30a gaindituko

 

Bilbo, 2014ko abuztuak 6. Kutxabankek eta Eusko Jaurlaritzak, Alokabide elkarte publikoaren bitartez, lankidetza hitzarmen bat sinatu dute. Hitzarmen horren arabera, finantza-erakundeak gehienez ere 100 pisu utziko dizkio, alokairu sozialerako erabil ditzan.

Babes ofizialeko etxebizitza bat eskuratu ahal izateko indarreko araudia betetzen duten familiak eta familia-unitateak izango dira programa honen onuradunak. Horretarako, Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izena emanda egon beharko dute. Arau orokor gisa, alokairu sozialeko etxebizitza horietako bat eskatu nahi duten pertsonen aurreko zergaldiko urteko diru-sarrerek ezingo dute 21.100 eurotik gorakoak izan.

Finantza-erakundeak eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren mendeko elkarteak sinatutako hitzarmenari jarraiki, Alokabidek osoki kudeatuko du ehun pisuen alokairu-sistema. Beraz, alokairu-errentak kobratuko ditu, zerbitzuak kontratatuko ditu eta etxeen mantentzeaz arduratuko da, baita sortzen diren gorabeherei erantzuteaz ere.

Etxe horietako maizter berriei jarriko zaien errenta, gehienez, pertsonaren edo familia-unitatearen urteko diru-sarrera haztatuen % 30ekoa izango da, eta babes ofizialeko etxebizitzen gaineko araudiari jarraiki kalkulatuko da.

Alokairu-kontratuen iraupena gehienez ere hiru urtekoa izango da. Aipatutako epea bukatutakoan, etxebizitzak Kutxabanki itzuliko dizkio Alokabidek, jasotakoan zeuden egoera berean.

 

Bizitzeko baldintza egokian

 

Kutxabankek utzitako etxeak bertan bizitzeko baldintza egokian egongo dira. Denek sukalde ekipatua izango dute eta etxetresna elektrikoak behar bezala ibiliko dira, Alokabidek exijitu ohi dituen bizigarritasun-estandarrei jarraiki. Halaber, oinarrizko horniduretan –ura, gasa eta argindarra– alta emanda egongo dira.                                            

Kutxabankek Alokabideri eraikin berriak uzteko ahalegin handia egingo du. Hain zuzen ere, entregatuko dituen lehenengo 30 pisuak estreinatu gabeak izango dira. Bizilekuak 2 eta 3 logelakoak izango dira, nagusiki; 40 eta 90 m2 arteko azalerakoak.

Etxebizitza guztiak alokairu sozialerako eskari asko eta eskaintza gutxi dauden Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udalerri edo eskualdeetan kokatuta egongo dira.

Finantza-erakundeak eta elkarte publikoak sinatu duten hitzarmenaren arabera, Alokabidek etxebizitzen gozamen-eskubidea bereganatuko du. Lagapenen prezioa etxebizitza motaren eta eskatzaileen baldintza ekonomikoen araberakoa izango da; betiere, gehienez 400 eurokoa. Zehaztutako kopuruak komunitate-gastuak, OHZ eta hitzarmenaren kudeaketa-gastuak barne hartuko ditu. Urtero berrikusiko dira prezioak, Estatistika Institutu Nazionalak argitaratzen duen KPIaren aldakuntzaren arabera. 

 

Alokairu soziala errazteko helburu partekatua

 

Alokabidek eta Kutxabankek sinatu duten hitzarmenaren xedea hauxe da: azken urteetan bi aldeek, egoera ahulenean dauden familiei alokairuko etxebizitza bat eskuratzea errazteko, martxan jarri dituzten programak osatzea.

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak jenderik gabe edo hutsik zeuden etxebizitzak merkatuan jarri eta etxebizitza egoki duin batez gozatzeko eskubidea gauzatu ezin zuten familia-unitateei zuzentzeko esku-hartze publiko sendoa egin du. Hala, etxebizitzak eragile publikoen esku uzteko hainbat programa eta sistema jarri ditu martxan –horixe egiten du Alokabide, SA sozietate publikoarekin, Etxebizitza Hutsak Programaren bitartez–, baita sustatzaileen titulartasun berriko etxebizitza libreak mobilizatzeko finantza-neurriak hartu ere, bat-batean langabezian geratu, eta hipoteka-gauzatze prozesu baten ondorioz, beren jabetzako etxebizitzak galtzen dituzten pertsonei alokatzeko lehentasun osoa emateko.

Kutxabanken mota horretako programekiko konpromisoak aurrekari argiak eta duela gutxikoak dauzka. 2012an, Eusko Jaurlaritzaren Jardunbide Egokien Kodearekin bat egin zuen lehen erakundeetako bat izan zen eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Bitartekaritza Planari atxikimendua adierazi zion. Kutxabankek programa propioa ere diseinatu zuen, Etxelan, gizarte-bazterkeriaren mugan dauden pertsonak eta familiak laneratzea eta diruz lagundutako etxeak lortzea errazteko, irabazi asmorik gabeko erakundeekin elkarlanean.

Kutxabankek beren hipoteka-konpromisoei aurre egiteko zailtasunak dauzkaten bezeroekin jarrera erabat malgua eta irtenbideak bilatzearen aldekoa dauka. Horixe adierazten du zaitasunak zeuzkaten pertsonek eta familiek sinatutako 8.000 hipoteka-mailegu baino gehiagoren baldintzak 2013an berriz negoziatu izanak. Kredituen-amortizazioen ordainketan gabealdiak eskatzeko edo kuotak errazago ordaintzearren epeak zabaltzeko aukera eman zien, hain zuzen.

Era berean, euskal finantza-taldeak Espainiako Gobernuak eratutako Etxebizitzen Gizarte Funtsean 150 pisu baino gehiago jarri ditu. Etxebizitza horiek hipoteka-mailegua ez ordaintzeagatik ohiko bizilekutik kaleratu ondoren gizarte-egoera bereziki ahulean dauden pertsonei eskaintzen zaizkie.

13 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @nicolasamara
    2014.eko abuztuak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @PahKutxa: http://t.co/UJJKhc3tP7

    #Kutxabank cede 100 viviendas a alokabide mientras sigue desahuciando ilegalmente??? @PAH_Madrid #Sto…

  • @julia_bra
    2014.eko abuztuak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @PahKutxa: http://t.co/UJJKhc3tP7

    #Kutxabank cede 100 viviendas a alokabide mientras sigue desahuciando ilegalmente??? @PAH_Madrid #Sto…

  • @Francis47259606
    2014.eko abuztuak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @PahKutxa: http://t.co/UJJKhc3tP7

    #Kutxabank cede 100 viviendas a alokabide mientras sigue desahuciando ilegalmente??? @PAH_Madrid #Sto…

  • @canislupux
    2014.eko abuztuak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @PahKutxa: http://t.co/UJJKhc3tP7

    #Kutxabank cede 100 viviendas a alokabide mientras sigue desahuciando ilegalmente??? @PAH_Madrid #Sto…

  • @isorray
    2014.eko abuztuak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @PahKutxa: http://t.co/UJJKhc3tP7

    #Kutxabank cede 100 viviendas a alokabide mientras sigue desahuciando ilegalmente??? @PAH_Madrid #Sto…

  • @lag1977
    2014.eko abuztuak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @PahKutxa: http://t.co/UJJKhc3tP7

    #Kutxabank cede 100 viviendas a alokabide mientras sigue desahuciando ilegalmente??? @PAH_Madrid #Sto…

  • @PAHGETAFE
    2014.eko abuztuak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @PahKutxa: http://t.co/UJJKhc3tP7

    #Kutxabank cede 100 viviendas a alokabide mientras sigue desahuciando ilegalmente??? @PAH_Madrid #Sto…

  • @Lis_Zaini
    2014.eko abuztuak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @PahKutxa: http://t.co/UJJKhc3tP7

    #Kutxabank cede 100 viviendas a alokabide mientras sigue desahuciando ilegalmente??? @PAH_Madrid #Sto…

  • @Granfranky
    2014.eko abuztuak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @PahKutxa: http://t.co/UJJKhc3tP7

    #Kutxabank cede 100 viviendas a alokabide mientras sigue desahuciando ilegalmente??? @PAH_Madrid #Sto…

  • @MesaDefensaSani
    2014.eko abuztuak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @PahKutxa: http://t.co/UJJKhc3tP7

    #Kutxabank cede 100 viviendas a alokabide mientras sigue desahuciando ilegalmente??? @PAH_Madrid #Sto…

  • @PalomoGema
    2014.eko abuztuak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @PahKutxa: http://t.co/UJJKhc3tP7

    #Kutxabank cede 100 viviendas a alokabide mientras sigue desahuciando ilegalmente??? @PAH_Madrid #Sto…

  • @PAH_Madrid
    2014.eko abuztuak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @PahKutxa: http://t.co/UJJKhc3tP7

    #Kutxabank cede 100 viviendas a alokabide mientras sigue desahuciando ilegalmente??? @PAH_Madrid #Sto…

  • @PahKutxa
    2014.eko abuztuak 07

    Comentario de Twitter:
    http://t.co/UJJKhc3tP7

    #Kutxabank cede 100 viviendas a alokabide mientras sigue desahuciando ilegalmente??? @PAH_Madrid #StopDesahucio