Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritza Elkanoren iritsieraren errepresentazioan izan da

2014.eko abuztuak 07

Lau urtetik behin, abuztuko San Salvador jaien barruan, Juan Sebastian Elkano Getariara itzuli zenekoa ospatzen dute Gipuzkoako udalerri horretan. Elkano itsasgizon getariarrak lehendabizikoz munduari bira emateko bidaian parte hartu zuen.

Esandako ekitaldia gaur arratsaldean izan da, eta bertan izan dira Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak: Arantza Tapia, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua, Estefanía Beltrán de Heredia, Segurtasuneko sailburua, eta Bittor Oroz, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea.

Ekitaldia Getariako Udalean hasi da; bertatik segizio batek jarraitu die porturaino, Getariako Arrantzaleen Kofradia paretik. Ondoren, sirenek adierazi dute Nao Victoria ontzia iritsi dela portura. Bertan heldu zen Elkano Sanlúcar de Barramedara 1522ko irailaren 6an, historiako lehen mundu-bira amaituz. Itsasoratu ziren 219 lagunetatik 18k bakarrik iraun zuten bizirik.

Lurreratu ostean, Elkano eta bere gizonak antzeztu dituzten gizonak San Salvador elizara joan dira, eskuan kandelak dituztela, Antiguako Andre Mariari espediziotik bueltatu izana eskertzera.

Ondoren, Elkanok Karlos I.a enperadoreari egindako bisita antzeztu dute. Lortutako arrakasta saritzeko, enperadoreak «primus circumdedisti me» zioen blasoia eman zion, lurbira-globo baten gainean.

Azkenik, berriro ere udaletxera itzulita, Gora Elkano ereserkia abestu dute, eta horrexekin amaitu dute errepresentazioa.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2014.eko abuztuak 13

    Preciosa representación que sólo se hace cada cuatro años, coincidiendo con la gesta de Elcano. A destacar la participación del buque escuela Saltillo y de sus tripulantes.

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)