Berriak Herri Administrazioa eta Justizia

Herritarrak artatzeko Jaurlaritzaren zerbitzuak 500.000 kontsulta baino gehiago erantzun ditu 2014 lehen zazpi hilabeteetan

2014.eko abuztuak 07

• Zuzenean zerbitzuak 3.431 kontsulta erantzuten ditu batez beste egunero, eta herritarren eta euskal administrazio publikoaren arteko komunikazio-tresna garrantzitsua da. 

• Kontsulta ohikoenek etxebizitza, familia eta hezkuntza dituzte hizpide. 

• Zuzenean zerbitzuaren bilakaera eta hobekuntza 2014-2016 aldirako Berrikuntza Publikoaren Planaren bigarren ardatz estrategikoaren helburuetako bat da. Gaur egun, 10 erabiltzailetik 8k oso ontzat jo dute zerbitzua.

Herritarrak artatzeko Jaurlaritzaren zerbitzuak (Zuzenean) 501.505 kontsulta erantzun ditu urteko lehen zazpi hilabeteetan. Gehienak aurrez aurre egin dira (% 57). Gainerakoak, % 43, Jaurlaritzaren 012 telefonoaren bitartez.  Batez beste, 3.431 kontsulta erantzun ditu Zuzenean zerbitzuak egunero 2014an.

 

2014ko datu orokorrak (uztailaren 31ra arte)

 

Telefono bidez

Aurrez aurre

Guztira

Kontsultak

213.858

287.647

501.505

Kontsultak eguneko

1.430

2.001

3.431

 

 

 

 

Kontsulta ohikoenak etxebizitzari buruzkoak dira; batik bat, Etxebiderekin lotutako gaiak eta etxebizitzak birgaitzearen ingurukoak. Kontsulta ohikoenen artean daude, halaber, familiari eta hezkuntzari buruzkoak. Kasu gehienetan, haurrak jaiotzeagatiko edo adoptatzeagatiko laguntzei, kontziliazioari eta bekei buruzkoak dira.

 

Kontsulta ohikoenak

%-a

Etxebizitza (Etxebiden izena ematea, etxebizitzak birgaitzea…)

% 35

Familia (haurrak jaiotzeagatiko edo adoptatzeagatiko laguntzak, kontziliazio-laguntzak…)

% 20

Hezkuntza (beka ez-unibertsitarioak, eskolatze-bekak…)

% 20

 

Lurraldeka, Bizkaian egin dira Zuzenean zerbitzuan kontsultarik gehien, %50,  jarraian Gipuzkoa dagoelarik (%25) eta azkenik Araba (%25).

LANGILEAK

Herritarrek egindako kontsultak erantzun ahal izateko, Zuzenean zerbitzuak 104 langile ditu guztira; horietako 70ek zerbitzuaren bulegoetan lan egiten dute lan eta beste 34k telefono bidez erantzuten dituzte kontsultak.

 

Zuzeneaneko langileak

 

 

Aurrez aurre

Araba

15

Bizkaia

36

Gipuzkoa

19

Telefono bidez

34

GUZTIRA

104

 

ZUZENEAN

Zuzenean zerbitzuaren bilakaera 2014-2016 aldirako Berrikuntza Publikoaren Planaren bigarren ardatz estrategikoaren lehentasunezko helburuetako bat da. Eusko Jaurlaritzak erronka bat du: herritarrek administrazioarekin dihardutenean hautematen duten kalitatea hobetzea, bai eta barne-kudeaketa bera eta parte hartzen duten eragileen koordinazioa hobetzea ere. 

Gaur egun, 10 erabiltzailetik 8k uste dute jaso duten arreta oso ona dela.

Zuzenean 2008an jaio zen eta pertsonek pertsonei emandako zerbitzu integral eta multikanala da.

Bulego bana du Euskadiko hiru hiriburuetan, eta herritarren arretarako telefono-zenbaki bat: 012.

Hona hemen Zuzeneanek eskaintzen dituen zerbitzuetako batzuk: Eusko Jaurlaritzak emandako zerbitzuei eta bideratutako izapideei buruzko informazioa, orientazioa eta aholkularitza; izapideak abiatzea; agiriak erregistratzea; tasak, zigorrak eta prezio publikoak kobratzea; kexa eta iradokizunak kudeatzea; herritarren eskaera edo kontsultak dagokion sailetara bideratzea; eta izapide eta gestio jakin batzuetako aurretiko hitzorduak kudeatzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak