Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak 28 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu hainbat programaren bidez lehen sektorea suspertzeko eta landa eta itsasertzeko inguruneak garatzeko

2014.eko abuztuak 06
  • Bittor Orozek, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, "Euskadiko lehen sektorearen oraina eta etorkizuna argi eta modu irmoan babesteko" 8 programa aurkeztu ditu
  • Programek honako hauek lortu nahi dituzte: nekazaritzako, arrantzako eta elikagaien industriako sektoreko enpresetan inbertsioa erraztea; asoziazionismoari laguntza ematea; eta landatar eremuetako biztanleen bizi kalitatea hobetzea eta Euskadiko landatar eta itsasertzeko ingurunea modernizatzea

Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, Eusko Jaurlaritzak lehen sektore lehiakorraren eta landa eta itsasertzeko ingurune biziaren mesedetan politika aktiboen alde egindako apustuaren baitako hainbat programaren deialdia aurkeztu du. Horien aurrekontua, guztira, 28 milioi euro baino gehiagokoa izango da.

Hori dela eta, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak ezarritako lehentasunezko helburuak lortzeko modu irmoan aurrera egin dute. Horren arabera, lehen sektorearen lehiakortasuna eta profesionaltasuna, eta Euskadiko landa eta itsasertzeko bizi kalitatearen hobekuntza eta modernizazioa bultzatu nahi dira.
Programa horien baitan garatutako jarduera eta ekintzak Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko lehen sektoreko eragileek elkarrekin bultzatutako NIREA AKORDIOA ekimenaren barruan daude. Horrekin lotuta, Oroz sailburuordeak berriro aipatu du "Eusko Jaurlaritzak lehen sektoreko pertsonekiko eta Euskadiko landa eta itsasertzeko inguruneko biztanleekiko duen konpromisoa".

Programak

EREIN: Landatar ekonomiarako eta landatar inguruneko biztanleentzako oinarrizko zerbitzuak hobetzearekin eta sortzearekin; haiek berritzearekin eta garatzearekin; eta landatar ondarea zaintzearekin eta hobetzearekin; enpresak, enplegua eta etxebizitza sortzearekin, handitzearekin eta modernizatzearekin lotutako jarduerak babestera bideratutako laguntzak. Programak 6,6 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua du.

LEADER: Landatar inguruneko biztanleria mantentzea bultzatzeko garapen sozioekonomikoa ahalbidetzera bideratutako laguntzak. Horien bidez, enplegu aukerak bultzatu eta bizi kalitatea hobetzeko ekipamendu eta zerbitzuen hornikuntza hobetu nahi dira. Programak 4 milioi euroko aurrekontua du.

ITSASPEN: Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko zonaldeen sustapena eta garapena bultzatuko duten laguntzak. Horien xedea herritarren bizi kalitatea eta oinarrizko zerbitzuak hobetzea eta kostaldeko herrien berritzea eta suspertzea, eta haien garapena lortzen lagunduko duten jarduera ekonomiko berriak sortzeko prozesuari laguntza ematea izango da. Programaren aurrekontua 2.300.000 eurokoa izango da.

LEHIATU: Nekazaritzako eta elikagai produktuen transformaziorako, merkaturatzerako eta sustapenerako laguntzak. Zuzkidura ekonomikoa 5.685.094 eurokoa izango da.

ELKARTEAK: Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikagaien sektoreetako elkarte eta federazio profesionalei eta enpresa arlokoei zuzendutako laguntzak. Laguntzak 781.773,00 eurokoak izango dira.

BERRIKER: Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, elikagai eta arrantza arloko sektoreen ikerkuntzarako, garapenerako eta berrikuntzarako laguntzak.
Aurrekontua 1.658.800 eurokoa da.

MAHASTIZAINTZA ETA ARDOGINTZA: Inbertsiorako laguntza horien xedea mahastizaintzako eta ardogintzako ekoizleen lehiakortasuna handitzea eta ardoen kalitatea sendotzea da. Laguntzen guztizko zenbatekoa 7.044.898 eurokoa da.

ANIMALIEN ONGIZATEA: Animalien ongizatea hobetzeko laguntzak esnetarako behi-azienden abeltzaintzako ustiategietan. Aurrekontua 500.000 eurokoa da.

Era berean, nekazaritza ekologiko produkzioko partaidetzarako eta Euskadiko Ehiza Federazioak bultzatutako espezie migratzaileen (pagausoa eta galeper arrunta) ehiza iraunkorrerako nazioarteko proiektuari babesa emateko laguntzak jarri dira abian. Horien guztizko zenbatekoa 75.000 eurokoa da.


5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Eneko755
    2015.eko otsailak 20

    Comentario de Twitter:
    @Ciclismo2005 P.V. también tira mucho de tradición y poco de eficiencia. http://t.co/b02za1T3cZ NZ es la solución. http://t.co/WbHeneJFe0

  • @aitordelavilla
    2014.eko abuztuak 27

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak 28 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu lehen sektorea suspertzeko. http://t.co/lJVw6TItRj

  • @nirea_akordioa
    2014.eko abuztuak 07

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco apoyará con 28M€ la mejora competitiva del primer sector, http://t.co/d8d8wTz9Sn

  • @nirea_akordioa
    2014.eko abuztuak 07

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak 28M€-ko laguntzak bideratuko lehenengo sektorea indarberritzeko, http://t.co/8YE4gd4cmt

  • @lanbideejgv
    2014.eko abuztuak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Gobierno vasco destina 28 millones a la reactivación del sector primario y al desarrollo del medio rural y litoral ➡ http://t.c

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)