Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Tapia: «Merkataritzako ordutegiak liberalizatzearen kontra gaude, guztiz kontra»

2014.eko abuztuak 05

«Ez dugu horretan sinesten, eta ez dugu uste une honetan beharrezkoa denik Euskadin. Nolabaiteko malgutasunaren alde gaude, eta Estatuko Gobernuak mahai gainean jarri duenaz bestelako zerbait proposatzeko lan egingo dugu. Ez dugu birzentralizaziorako; alegia, eskumen autonomiko hauek guztiak berenganatzeko asmo hori ulertzen».

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapia Onda Vascako «Euskadi Hoy» programan izan da gaur goizean.

Fagorri buruz esan duenez, «prozesutik oso gertu egon gara, hartzekodunen konkurtsoan sartu zenetik». Gainera, aitortu du prozesu hori «ez dela erraza izango, eta lanpostuak ez direla egun batetik bestera sortuko; aitzitik, jarraipen bat egitea eta estrategiak partekatzea eskatuko du». Ildo horretatik, sailburuak esan duenez, «abuztuan zehar, Catarekin lan egiten jarraituko dugu, hau errealitate izan dadin ahal bezain azkar».

Bestalde, Tapiak euskal industria izan du hizpide: «Industria indartsua da eta krisi-egoera zail bati aurre egin ahal izan dio gero eta baliabide gutxiagorekin». Horrez gain, baieztatu duenez, «Euskadi industriala da; denbora luzez izan da, eta izaten jarraitu behar du». Halaber, baldintza onenak ezartzen jarraitzearen alde mintzatu da, enpresaburuek inbertsioak egiten jarrai dezaten eta Euskadiren alde apustu egiten jarrai dezaten, «ekoizteko eta enplegua sortzeko toki gisa».

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CyberEuskadi
    2014.eko abuztuak 05

    Comentario de Twitter:
    "Tapia: “Estamos absolutamente en contra de la liberalización de los horarios comerciales”" http://t.co/K6OMnLAlUL

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)