Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregi eta Beltrán de Heredia, Gasteizko jaietan

2014.eko abuztuak 05

Ana Oregi eta Estefanía Beltrán de Heredia Eusko Jaurlaritzako sailburuak Andre Maria Zuriaren omenezko Bezperetan izan dira gaur arratsaldean, Gasteizko jaietako ekitaldien barruan. Jai honetan nagusi izaten diren kolore ilunak soinean dituztela, Eusko Jaurlaritzako bi arabarrak lurralde horretako gizarteko beste ordezkari batzuekin batera izan dira ekitaldian.

Oregik ezin izan du Zeledonekin batera San Migel elizako balkoian suzia botatzeko ekitaldian parte hartu, ezta prozesioan ere, orain gutxi lesio bat izan baitzuen eta, horren eraginez, ezin baitu denbora luzez zutik egon.

Bihar, asteartea, Eusko Jaurlaritzako bi sailburuak San Migel elizan egingo den meza nagusian izango dira. Biek ere Gasteizko Udaleko kideak zoriondu dituzte, baita Gasteizko jaietako protagonista diren pertsona guztiak ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)