Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Mariturriko eskola berria eraikitzeko lanak hil honetan hasiko dira

2014.eko abuztuak 01

Eusko Jaurlaritzak 5 milioitik gora bideratu ditu Gasteizen ikastetxe berri hau eraikitzeko

 

Haur eta Lehen Hezkuntzako Mariturri Ikastetxea eraikitzeko lanak hil honetan bertan hasiko dira Gasteizen. Horretarako esleitua izan den enpresak (Construcciones Moyua SL) joan zen uztailaren 24an kontratua sinatu ondoren hilabeteko epea izango du lanei ekiteko, eta 17 hilabetekoa berriz, lanak hasten direnetik eraikina amaitzeko. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ikastetxe berri hau egiteko bideratu duen diru-inbertsioa 5.095.972,80 eurokoa da, BEZ barne.

Ikastetxe berria Gasteizko Mariturri auzoko Leza kalean eraikiko da, eta eraikitako 6.000 m² baino gehiago izango ditu. Horiei, ia beste 4.500 m² gehitu behar zaizkie, kanpoko pistak aintzat hartuz gero. Haur eta Lehen Hezkuntzako hiru lerro jasoko ditu Mariturri HLHI-k (2 urtetik 12 urtera arteko haurrak): 2 urteko lau gela, 3 urtetik 5era bitarteko bederatzi gela eta Lehen Hezkuntzako 18 gela.  

Mariturri HLHI eraikitzea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak legealdi hasieratik Gasteizerako duen lehentasunik handiena da, Arabako hiriburuan azken urteotan biztanleria-hazkunderik handiena izan duen auzo baten premiei, Zabalganaren premiei, ematen baitie erantzun. Baina Mariturri HLHIrekin batera, eta auzo horretan bertan, Sailaren beste lehentasun garrantzitsu bat da Bigarren Hezkuntzako Institutu berri baten proiektuaren lizitaziorako egin beharreko izapideak burutzea. Zabalgana BHI eraikitzeko izapide horien emaitza, une honetan proiektua erredaktatzen ari da, eta aurreikusitako epeen barruan, urte amaierarako amaitua izatea espero da. Ondoren, lanak lizitatzeko beharrezko diren izapide guztiak burutuko dira.

Mariturriko instalazioak

Behe solairua eta gainean eraikitako beste bi solairutan banatuko dira Mariturriko ikastetxe berriaren instalazioak. Behe solairuan, jangela eta administraziorako guneez gain, 2, 3 eta 4 urteko haurren gelak kokatuko dira. Gela hauek umeen komunak partekatuko dituzte, eta kanpoko jolasleku estali baterako irteera  izango dute. Kautxuz eginiko segurtasun zorua izango du aipaturiko jolastokiak. Gainera, gela hauetako bakoitzak sarrera gisako gune bat izango du, arropategi eta guztikoa, gelak txukun izaten eta haurren etorrera antolatzen lagunduko duena. Behe solairuan, horiez gain, honako hauek ere izango dira: lo-kuluxka egiteko gela, erabilera anitzeko-psikogela, biltegiak eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzako gimnasioa.

Lehen solairuan, 5 urteko haurren gelekin batera, Lehen Hezkuntzako ohiko gelak, talde txikientzako gelak, liburutegia eta Behar Bereziko Hezkuntzako gunea egongo dira. Azken honek bere komun egokitua izango du. Bigarren solairuan berriz, Lehen Hezkuntzako gainerako gelak ezarriko dira. Kanpoan, azkenik, Mariturri HLHI-k kirolerako hiru pista izango ditu, horietako bat estalia, guztiak ere gimnasiotik hurbil.  

 

MARITURRIKO IKASTETXE BERRIAREN EZAUGARRI NAGUSIAK:

 

  • Mariturri HLHI:  Haur eta Lehen Hezkuntzako hiru lerro (2-12 urte)

                                   2 urteko lau gela

                                   3-5 urteko 9 gela

                                   Lehen Hezkuntzako 18 gela

  • Eraikitako azalera: 6.193 m² + 4.488 m² kanpoko pistatan
  • Esleipenaren aurrekontua: 5.095.972,80 € (BEZ barne)
  • Solairuak:   behe solairua + 2 solairu gainean 
  • Ikasgelak: ohiko 31 ikasgela, liburutegia, jangela, gimnasioa, psikomotrizitate gela…

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Fdrica
    2014.eko abuztuak 06

    Comentario de Twitter:
    Por fin! Obras CEP Mariturri comienzan en agosto http://t.co/ZYCnO7U4Pl @ZabalganaBatuz (link corregido) @Irekia

Komunikabideek behera kargatzeko