Berriak Lehendakaritza
Eu

Gobernu Irekian jarduteko 4 beketara aurkezteko epea zabaldu du Eusko Jaurlaritzak

2014.eko abuztuak 08

Hilabeteko epea izango da eskabideak aurkezteko, eta elektronikoki ere egin daitezke eskaerak.

Gobernu Irekian jarduteko beken xedea da profesionalen espezializazioa eta prestakuntza bultzatzea Open Government / Gobernu Irekiaren, kazetaritza digitalaren eta herritarren parte-hartzearen eremuan. Interesdunek arlo horietan parte hartu eta ikertzeko aukera izango dute, prozesuak eta lan egiteko moduak barrutik behatuz.

Beken iraunaldia 12 hilabetekoa izango da, eta azterketara aurkezteko behar den informazio eta dokumentazio guztia eskura daiteke hemen sakatuta. Honako beka hauek eskaintzen dira:

Gobernu Irekia, gardentasuna eta herritarren parte-hartzea interneten (2 beka)

Kazetaritza digitala (2 beka)

Gobernu Irekian jarduteko beka horiek eskuratzeko interesa dutenek prozedura honi buruzko eskabide, kontsulta eta izapide guztiak egin ahal izango dituzte, bai aurrez aurre, bai bitarteko elektronikoak baliatuta.

Eskabidea elektronikoki nola izapidetu jakiteko eta eskabide-eredua eskuratzeko, kontsultatu hemen:

https://euskadi.net/ayuda_subvencion/-/2014/becas-gobierno-abierto/

https://euskadi.net/diru_laguntza/-/2014/gobernu-irekia-bekak/

Eskabidea aurrez aurre aurkeztea nahiago izanez gero, Gobernu Irekira jo behar da. Egoitza Lehendakaritzan dago (Nafarroa kalea 2, 01007 Vitoria-Gasteiz) eta astelehenetik ostiralera bertara daitezke eskatzaileak, 08:00etatik 14:30era.

Halaber, Eusko Jaurlaritzak herritarrei arreta emateko dituen bulegoetan ere (Zuzenean) aurkeztu daitezke eskabideak, bai Bilbon (Kale Nagusia 85), bai Donostian (Andia 13), bai Vitoria-Gasteizen (Ramiro de Maeztu 10, behea), astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 20:00etara.

Bi beka-modalitateetan interesa dutenek eskabide bana aurkeztu behar dute beka bakoitzeko.

Honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

a) NANaren fotokopia.

b) Eskatzaileak administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duela egiaztatzen duen agiria.

c) Curriculum vitae, espediente akademikoa erantsita.

d) Lortu nahi den bekarako garrantzi berezia duten ikasketen eta esperientzia praktikoen egiaztagiri eta tituluak, edo haien fotokopia konpultsatuak. Egiaztatutako ikasketak, nolanahi ere, ofizialak eta balio akademikoa dutenak izan behar dira. Halaber, egiaztatutako ikasketen azken bi urteetako espediente akademikoa erantsi behar da, bai eta lan-esperientzia egiaztatzen duen idazki bat ere, enpresak emana, jardunean egindako epealdia eta garatutako lanak adierazita.

g) Zinpeko adierazpena, eskatzaileak Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura beka berdina edo antzekoa ez duela inoiz eskuratu azaltzen duena.

h) Zinpeko adierazpena, eskatzaileak ez duela diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion administrazio-zehapen edo zehapen penalik, ez eta laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dion lege-debekurik ere, adierazten duena.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egunetik zenbatzen hasita.

Erabakia banan-banan jakinaraziko zaie eskatzaileei. Halaber, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, bai eta Irekian eta www.euskadi.net webgunean ere, haren berri oro har emateko.

Prozesu honi buruzko informazio guztia aldian behin argitaratuko da Irekian.

15 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Irekia
    2014.eko urriak 03

    Gobernu Irekiaren arloko bekak: onartutakoen zerrenda eta azterketen deialdia albiste honetan ikus dezakezu: https://www.irekia.euskadi.net/eu/news/22050-becas-gobierno-abierto-listado-personas-admitidas-convocatoria-examenes
    _________________________________________________________________

    Becas de Gobierno Abierto. El listado de personas admitidas y la convocatoria de exámenes se pueden ver en la siguiente noticia: https://www.irekia.euskadi.net/es/news/22050-becas-gobierno-abierto-listado-personas-admitidas-convocatoria-examenes

  • Irekia
    2014.eko irailak 24

    Gobernu Irekia alorreko beken deialdia dela eta, aurkeztutako zenbait eskaeratan egindako hutsak zuzentzeko eskatu genuen irailaren 17an eta horretarako 10 eguneko epea eman genuen. Une hauetan, eskatutako dokumentazioaren zain gaude, eta horren ondoren argitaratuko dugu onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda eta frogak noiz izango diren.
    __________________________________________________________________

    En relación con la convocatoria de becas en el área de Gobierno Abierto, el pasado día 17 de septiembre requerimos la subsanación de defectos de algunas de las solicitudes presentadas, en un plazo de 10 días. En estos momentos, estamos a la espera de recibir la documentación solicitada y a continuación publicaremos el listado de admitidos y excluidos y anunciaremos la celebración de las pruebas.

  • @ArgistaSuper
    2014.eko abuztuak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: El Gobierno Vasco abre el plazo para presentarse a 4 becas de Gobierno Abierto http://t.co/uX6JLaduYn

  • @anamarti4
    2014.eko abuztuak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Gobernu Irekian jarduteko 4 beketara aurkezteko epea zabaldu du Eusko Jaurlaritzak http://t.co/yNM0IBnb8M

  • @anamarti4
    2014.eko abuztuak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: El Gobierno Vasco abre el plazo para presentarse a 4 becas de Gobierno Abierto http://t.co/uX6JLaduYn

  • @InakiBeristain
    2014.eko abuztuak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Gobernu Irekian jarduteko 4 beketara aurkezteko epea zabaldu du Eusko Jaurlaritzak http://t.co/yNM0IBnb8M

  • @gorkitaaa
    2014.eko abuztuak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: El Gobierno Vasco abre el plazo para presentarse a 4 becas de Gobierno Abierto http://t.co/uX6JLaduYn

  • @elikaherria
    2014.eko abuztuak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [NOTICIA] El Gobierno Vasco abre el plazo para presentarse a 4 #becas de Gobierno Abierto - @Irekia ➡ http://t.co/LB11odCxAH #e…

  • @fansdemalu21
    2014.eko abuztuak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: El Gobierno Vasco abre el plazo para presentarse a 4 becas de Gobierno Abierto http://t.co/uX6JLaduYn

  • @glaciarblue
    2014.eko abuztuak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: El Gobierno Vasco abre el plazo para presentarse a 4 becas de Gobierno Abierto http://t.co/uX6JLaduYn

  • @mangelesky
    2014.eko abuztuak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: El Gobierno Vasco abre el plazo para presentarse a 4 becas de Gobierno Abierto http://t.co/uX6JLaduYn

  • @bobcodex
    2014.eko abuztuak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: El Gobierno Vasco abre el plazo para presentarse a 4 becas de Gobierno Abierto http://t.co/uX6JLaduYn

  • @bobcodex
    2014.eko abuztuak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Gobernu Irekian jarduteko 4 beketara aurkezteko epea zabaldu du Eusko Jaurlaritzak http://t.co/yNM0IBnb8M

  • @iurkullu
    2014.eko abuztuak 08

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco abre el plazo para presentarse a 4 becas de Gobierno Abierto http://t.co/uX6JLaduYn

  • @iurkullu
    2014.eko abuztuak 08

    Comentario de Twitter:
    Gobernu Irekian jarduteko 4 beketara aurkezteko epea zabaldu du Eusko Jaurlaritzak http://t.co/yNM0IBnb8M

Komunikabideek behera kargatzeko