Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Zabaletak uda baino lehen aurkeztuko du Tabakoaren Legearen proiektua Gobernu Kontseiluan

2010.eko maiatzak 28

Gemma Zabaletak Euskadi eta Nafarroako Tabakismoari Aurregiteko Elkartearen urteko saria jaso du tabakoaren kontrako borrokan egin duen lanagatik

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak, Gemma Zabaletak, gaur goizean Euskadi eta Nafarroako Tabakismoari Aurregiteko Elkartearen urteko saria jaso du elkartearen III. Jardunaldietan. Jardunaldien goiburua Tabakismoa eta kontrola Euskadin: etorkizunera begira izan da. Zabaletak lege proiektua barne prozesuan dagoela eta datorren astean azkenaurreko tramitea igaroko duela azaldu du, hau da, Eusko Jaurlaritzaren Batzorde Juridiko eta Aholkulariaren txostena, eta ondoren, Gobernu Kontseiluak “oporrak baino lehen” onestea espero du, gero Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkuran onesteko. “Ez dugu nahi inposizio bat bezala ikustea” azpimarratu du Zabaletak. Sailburuaren hitzetan, Europan Lege hau aplikatzen ari dira eta “ez du inolako establezimendurik ixtea eragin”.

Euskadi eta Nafarroako Tabakismoari Aurregiteko Elkarteak gaur goizean eman du urtero ematen duen saria eta aurten Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburu den Gemma Zabaletari eman diote. Zabaleta saria jasotzera joan da eta Tabakoaren Legearen proiektua uda baino lehen Gobernu Kontseiluak onesteko eta Eusko Legebiltzarrera bidaltzeko prest egongo dela azaldu du. Zabaletak EUDELen eskaerei erantzunez, Eusko Jaurlaritzak legea betearazteko zeregina bere gain hartuko duela argitu du, ikuskapen zerbitzuen, Ertzaintzaren eta udaltzaingoen bidez, hain zuzen, eta Jaurlaritza izango da isun horien tramitazioaz arduratuko dena.

Euskadi eta Nafarroako Tabakismoari Aurregiteko Elkartearen sariak Bilbon banatu dira Medikuen elkargo ofizialean III. Jardunaldietan. Jardunaldien goiburua Tabakismoa eta kontrola Euskadin: etorkizunera begira izan da.

Sailburuak hostalari batzuek lege horrek sektorean eragin litzakeen kalteen inguruko beldurra arindu nahi izan du. Zabaletaren hitzetan, legea Europan eta AEBn aplikatzen ari dira eta “ez du inolako establezimendurik ixtea eragin”.

Datorren astetik aurrera, Eusko Jaurlaritzak “oso pedagogikoa” den sentsibilizazio kanpaina bat martxan jarriko du eta horren bidez, ke “hilgarria” arnastu nahi ez duten pertsonen “osasunaren defentsa eta baloreak eta errespetua” azpimarratuko dira. Zabaletak Legea ez dela “inposizio” moduan idatzi azaldu du, hau da, xedea herritarrek “guztiontzako ona dela ulertuz, eta guztiz inplikatuz eta konbentzituz” jardutea espero du. “Euskal gizarteari arren eskatzen diot ez erretzeko” esanez bukatu du.

Iruzkin bat
  • 2010.eko maiatzak 29

    Espero que realmente asi sea por el bien de todos y todas, se debe realizar ya el proyecto y llevarlo a la practica.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Gemma Zabaleta, saillburua