Berriak
Eu

Internet bidez erosi dutenak % 58 dira inkestari erantzun diotenen artean, eta horietatik ia guztiek dakite web seguru bat identifikatzen

2014.eko abuztuak 01

(Kontsumobidek merkataritza elektronikoaren ezagutzari eta erabilerari buruz egindako azterketaren arabera)

Internet bidez erosten ez dutela dioten pertsonen artean, % 43k ez du egiten nahiago duelako saltokian zuzenean erostea. Beste arrazoi nabarmen bat online ez erosteko mesfidantza da (% 28).

% 60k badaki sarean erositakoa itzultzeko eskubidea duela.

 

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak iritzi-zundaketa egin du erantzun duten pertsonek merkataritza elektronikoaren inguruan duten jakintza-maila neurtzeko. Zundaketa aurtengo otsailean eta martxoan egin da, 360 pertsona baino gehiagoko laginarekin. 18 urtetik gorakoak ziren guztiak eta Kontsumobidek Bilbon, Donostian eta Gasteizen dituen Prestakuntza eta Informazio zentroetako erabiltzaileak ziren.

Oinarrizko galdera multzo baten bitartez, Kontsumobidek inkestari erantzun dioten pertsonen artean merkataritza elektronikoaren inguruan duten ezagutza-maila ebaluatu nahi izan du, emaitzetan oinarrituz, Institutuak alor horretan egiten dituen Prestakuntza eta informazio esfortzuak modu egokian zuzentzeko.

Inkesta merkataritza elektronikoarekin lotura duten gaietan oinarritu da; horra adibideak: segurtasuna sarean; produktu bat erosi ostean dauden bermeak eta sortzen diren kontsumo gatazkak konpontzeko bideak; edo Internet bidezko zerbitzuen kontratazioa.

Jasotako datuen analisiaren ondorio nagusia da inkestari erantzun dioten % 58k noizbait Internet bidez erosi duela.

Halaber, nabarmena da inkestatutako pertsonen erdiak baino gehiagok (% 55) web seguru bat identifikatzen dakiela; eta hauek izan dira segurtasunaren adierazle ezagunenak: giltzarrapo itxia (% 32), HTTPS:// karaktere-kateaz hasten diren web orriak (% 28) eta, azkenik, giltza (% 17).

Segurtasunaren inguruko beste datu positibo bat hurrengoa da: inkestari erantzun dioten pertsonen artean, % 61ek dio web orriko sare bidezko dendari buruzko informazioa bilatzen duela erosketa egin aurretik, dendako webgunean edo orokorrean Interneten.

Internet bidez erosten ez dutela diotenen artean, % 43k dio ez duela egiten zuzenean saltokian erostea nahiago duelako. Beste arrazoi nabarmen bat merkataritza elektronikoaren bidez ez erosteko mesfidantza da (% 28).

Erabilitako ordainketa metodoei dagokienez, gehien erabiltzen den sistema sare bidezko ordainketa da (% 36); horri errenboltsozko ordainketak jarraitzen dio (% 29), eta azkenik, kargu edo kreditu txartelak (% 25).

Horretaz gain, emaitzen arabera, inkestatuak izan diren pertsonen gehiengoak (% 60) badaki sare bidezko erosketetan ere salgaiak itzultzeko eskubidea dagoela. Hala ere, inkestatuen % 18k uste du eskubide hori enpresak berme osagarri gisa eskaintzen duela erabilitako ordainketa modalitatearen arabera; eta hori ez da zuzena. Deigarria da, aldi berean, gaia ezagutzen ez duten edo zalantzak dituen pertsonen portzentajea (% 21).

 

Erosketekin arazoak

Erosketa mota horiekin egon daitezkeen arazo posibleei begira, inkesta erantzun duten pertsonen laurdenak bakarrik dio sare bidezko erosketekin arazoak izan dituela. Gehien gertatzen diren eragozpenak akatsen bat duten produktuak (% 33) eta bidalketa arazoak (% 25) dira.

Arazoren bat izan duten pertsonen jokatzeko modua orekatuta dago: Pertsonen % 34k zuzenean enpresarekin konpondu du, % 32k, berriz, erreklamazio bat aurkeztuz konpondu du arazoa. Hala ere, erantzun duten pertsonen % 15ek ez dute arazoa konpontzeko neurririk hartu.

 

Agiria:

'Merkataritza elektronikoari buruzko jakintza-maila' galdeketaren emaitzei buruzko txostena (pdf, 1,13 MB) (2014ko uztaila)

Vitoria-Gasteiz, 2014ko Abuztuak 1

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ilertxundi
    2014.eko abuztuak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @CyberEuskadi: Estudio de Kontsumobide: El 58% de las personas encuestadas ha comprado alguna vez en internet http://t.co/tlFR1Nh4cO

  • @CyberEuskadi
    2014.eko abuztuak 01

    Comentario de Twitter:
    Estudio de Kontsumobide: El 58% de las personas encuestadas ha comprado alguna vez en internet http://t.co/tlFR1Nh4cO

Komunikabideek behera kargatzeko