Berriak
Eu

Ander Caballero Eusko Jaurlaritzaren AEBetako ordezkariak esku hartu zuen New Yorkeko ECOSOC 2014 Garapenerako Lankidetzari buruzko Foroan

2014.eko abuztuak 01

Ander Caballero Eusko Jaurlaritzaren AEBetako ordezkariak esku hartu zuen ECOSOC 2014 Garapenerako Lankidetzari buruzko Foroan, New Yorken, 2014ko uztailaren 10 eta 11n, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiarekin koordinatuta garatzen ari den lanaren berri emateko.

Bertan emandako hitzaldietan azpimarratu zenez, 2015aren ondoko Garapen Agendaren helburu kritikoak, hala nola pobrezia desagerraraztea, desberdintasunak eta bazterketa murriztea eta ingurumen-jasangarritasuna lortzea, estu lotuta daude tokiko ekintzarekin eta lidergoarekin, gobernantza maila guztiekin koordinatuta. 2015aren ondoko Agendaren inguruko eztabaidak,  Garapen Eraginkorrerako Lankidetzarako Mundu Elkartea (GPEDC) eta ECOSOCen Garapenerako Lankidetzari buruzko Foroa bat datoz garapenerako lankidetzaren lokalizazioa hobetzeko garrantziaren inguruan. Testuinguru horretan, Nazio Batuen Garapen Taldea (UNDG)elkarrizketa gidatzen ari da sei gai-alorretan, eta horietako bat da “2015aren ondoko Garapen Agendaren lokalizazioa”.

Ekitaldi paraleloan, ECOSOCen Garapenerako Lankidetzari buruzko bigarren Foroaren testuinguruan, uztailaren 11n, interesatu guztiek hausnartu eta eztabaidatu zuten Tokiko eta Eskualdeetako Gobernuek (TEG) eta Garapenerako Lankidetza Deszentralizatuak (GLD)2015aren ondoko garaian jokatuko duten rola.

Eztabaidaren ardatzak izan ziren tokiko mailaren garrantzia eta garapenerako lankidetzan parte hartzen duten askotariko eragileen eta gobernu mailen arteko sinergiak. Hain zuzen ere, helburua izan zen 2015aren osteko Garapen Jasangarriaren Helburuak (GJH) toki mailan aplikatzen lagundu dezaketen ikuspegiak, mekanismoak eta tresnak eztabaidatzea, garapenerako lankidetzaren alorrean.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)