Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
qrcode

Oregi: “Oso kezkagarria da Gobernu Zentralak Gasteiz-Forondako aireportuari dagokionez duen jarrera ezkorra”

2014-07-31
  • Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak Madrili eskatu dio utz diezaiola EAEko Administrazioari aireportu-kudeaketa, garapen ekonomikoaren alde "beste eremu batzuetan egiten ari garen bezala".

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregiren ustez, "oso kezkagarria da Gobernu Zentralak Gasteiz-Forondako aireportuari dagokionez duen jarrera ezkorra, zeren eta  behin eta berriz ukatzen du azpiegitura itzel horrek eskaintzen duen jarduera, garapena eta potentziala. Izan ere, penintsulako iparraldean dago, eta ezin hobeto lotuta dago  plataforma logistikoekin eta garraio-bideekin (europar ardatz atlantiarreko trenbide, itsaso eta errepideak)". 

 

Orain egun batzuk, ministerioak  berriro ere ezezkoa eman zion Oregik egindako eskaintzari, hots, Eusko Jaurlaritzak  mugako ikuskaritza puntua  albaitari propioekin kudeatzeko eta produktu galkorren eta animali bizien zamalanen eragiketa handiak ez galtzeko egindako eskaintzari. Harrituta dago Burgos ondoko Villafriakotik hurbil dauden aireportu-azpiegiturek edo Zaragozakoak "Barajasen kabitzen ez den aire-karga" erakar dezaten egiten ari diren mugimenduak direla-eta.

 

“Madrilek murriztu egin zituen Gasteiz-Foronda irekitzeko ordutegiak, langileak kendu zituen, PIFa kendu zuen, eta behin eta berriz ukatzen du Arabarako ez ezik Euskal Autonomia Erkidegoko eta inguruko nodo logistikorako ere beharrezko eta positibo den mugimendu oro"; hala adierazi du Oregi sailburuak. “Gauza ez badira aurrerantz egiteko edo zerbait positiboa egiteko, utz diezaiotela EAEko Administrazioari aireportu-kudeaketa, beste eremu batzuetan egiten ari garen bezala”.

 

Ana Oregiren hitzetan, “Jundiz eta Arasur ditugu: operatibo daude, urbanizatuta eta garapen-aukera izugarriak dituzte; ezin hobeto lotuta daude trenbidearekin, errepidearekin eta Bilboko portuarekin. Baina Aenak eta Gobernu Zentralak ez dute aintzat hartzen, baina horretaz gainera, haien garapena  oztopatzen dute, eta, bitartean, hitzarmenak sinatzen dituzte; esate baterako, asteartean, Aeropuertos Españoles y Navegación Aérea (AENA) entitate publikoak, Burgosen. Espektatiba antzuak sortzen dituzte alde guztietatik”.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)