Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Erkorekak herriko tabernei buruzko sententzia “ulertezina” dela usten du

2014.eko uztailak 31

“Harrigarria eta ulertezina da euskal gizartearen parterik handiena beste jarreraren zain dagoenenan, sektore batzuetatik iraganeko jarrerak agertzea; jarrera estuak, zuzenbide penaleko printzipio eta zutabe nagusien kontrako jarrerak”, aitortu du Erkorekak herriko tabernei buruzko sententzia jakin eta gero.

Atzo Rajoy eta Mas eduki zuten bilerari buruz, Erkorekaren ustez, “datu positibotzat hartu behar dugu batzar horrek bi ordu baino gehiago iraundu izanak. Esan nahi du elkarrizketarako bidea eta jokoa ezparrua badagoela, eta bien arteko lotura mantentzeko konpromisua hartu dutela”.

“Beraiekin (katalanekin) bat egingo dugu, alde batetik gure autogobernuaren defentsan, gure herriek modu mayoritario batean defendatu ditzaketen helburuen eta proiektuen defentsan eta Rajoyren gobernua bultzatzen ari den rezentralizazio prozesu honen kontra egiteko orduan”.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkoreka Bermeoko ATUNSA enpresaren (Atunontzi Izozkailuak eta Garraio Hozkailuak) EGALABUR atunontzia emateko ekitaldian izan da gaur goizean.

Erkorekarekin batera izan dira Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuorde Bittor Oroz eta Arrantzako eta Akuikulturako zuzendari Leandro Azkue. Ontzia enpresari eman ostean, Bizkaiko kostaldean hiru orduz nabigatu dute.

EGALABUR atunontzia Erandion uretaratu zuten joan den urtarrilean, 2013ko maiatzean eraikitzen hasi ostean. Atunontzia 91,10 metro luze da, 18 korapiloko abiadura harrapatu du probako saioetan, eta 36 lagunek nabiga dezakete bertan. Aurreikusitakoaren arabera, batez ere Ozeano Indikoko uretan nabigatuko du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)