Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
qrcode

Euskotrenek gaueko tranbien zerbitzu berezia eskainiko du, abuztuaren 4tik 9ra, Ama Zuriaren jaiak dela eta

2014-07-30

2014ko abuztuaren 4tik 9ra, eguerdiko 12:00etatik aurrera, zerbitzurik gabe geratuko dira Antso Jakituna eta Angulema arteko zirkulazioak. Halaber, abuztuaren 4ko arratsaldean indartu egingo da zerbitzua, Celedonen jaitsiera dela eta.

TRANBIAK ABUZTUAREN 4KO ARRATSALDEAN

Abuztuaren 4ko arratsaldean, 16:00etatik 23:00etara, indartu egingo da tranbia zerbitzua, Celedonen jaitsiera dela eta. Abetxukotik eta Ibaiondotik 10 minutuz behin irtengo dira tranbiak Antso Jakitunerantz. Hori dela eta, Erdialdeko Adarrean zirkulazioak egongo dira 5 minutuz behin

GAUEKO TRANBIAK

Euskotrenek, datozen Ama Zuriaren jaietan, gaueko tranbien zerbitzu berezia eskainiko du. Zerbitzu horiek ohiko eskaintza osatuko dute.
Abuztuaren 4tik 9ra, tranbiak Gasteizen gau osoan zehar gelditu barik ibiliko dira, larunbatean, abuztuaren 9an izan ezik, egun horretan zerbitzua goizaldeko 3:37an amaituko baita.
Egunero gaueko 23:28tik goizaldeko 5:58ra (Abetxukorantz) eta gaueko 23:37tik goizaldeko 6:07ra (Ibaiondorantz) bitartean eskainiko den zerbitzu berezi horrek honako ezaugarri hauek izango ditu:
• Erdialdeko adarra (Antso Jakituna-Honduras), 4 zirkulazio orduko, bi noranzkoetan.
• Ibaiondo eta Abetxuko adarrak, zirkulazioak 30 minutuz behin, bi noranzkoetan.

ZERBITZUA ETETEA ANTSO JAKITUNA-ANGULEMA ARTEAN

Egun horietan zehar, Euskotrenek Angulema eta Antso Jakituna geralekuen artean dagoen tartean ez du zirkulaziorik eskainiko eguerdiko 12:00etatik aurrera eta aldaketa hori gaueko tranbien zerbitzu berezia bukatu arte luzatuko da.
Ohiko zerbitzuaren hasieratik eta eguerdiko 12:00ak bitartean, tranbiak linea guztian zehar ibiliko dira, hau da, Angulema-Ibaiondo eta Angulema-Abetxuko tarteetan.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete konpainiaren web gunean www.euskotren.es eta @euskotrenejgv twitter gunean

2 iruzkin
  • Ingurumena eta Lurralde Politika
    2014-08-01

    Estimado Daniel: se ha puesto servicio para dos horas después del fin de fiesta, luego servicio normal. Después, Euskotren observará si se precisan más servicios
    Gracias Daniel por su interés.

  • Argazkia Daniel
    2014-07-30

    alguien me puede explicar por que el día 9 de agosto siendo sábado se acaba el tranvía a las 3:37h? ¿no podría durar hasta el inicio del servicio diurno?

    El sábado saldrá mucha gente por Vitoria-Gasteiz y creo que lo mas conveniente seria que hubiera tranvía toda la noche.

    Me gustaría que alguien me lo explicara

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko