Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskadiko Biodibertsitate Zentroak hamalau mila ikasle sentikortu ditu ikasturte honetan

2014.eko uztailak 29

Euskadiko Biodibertsitate Zentroak (Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika sailera esleitutako zentroa)13.580 ikasle eta 874 irakasleren bisitekin amaitu du 2013-2014ko ikasturtea, 2012-2013 ikasturtean lortutako jarduera maila mantenduz. Bisitari guztietatik, ia zortzi milak (7.953) zentro honetako eskola programa didaktikoan parte hartu du eta hauei laguntzera etorritako irakasleen aldetiko balorazioa oso ona izan da gainera. Gainontzeko ikasleek (5.627) ekintza eta erakusketa ezberdinak ikusteko bisita gidatuak aukeratu dituzte.

Eskola programa didaktikoa

2013ko urriaren 7tik, Eskola Programa Didaktikorako lehen ikastetxea jaso zen egunetik, 2014ko ekainaren 20ra bitartean, 147 egunetan burutu da programa eta 114 ikastetxe desberdinek parte hartu dute bertan.

2013-2014 ikasturtean, ikastetxeei zuzendutako eskaintza handitu egin zen, unitate didaktiko berri bat (Urdaibaiko natura aberastasuna) eta formakuntza modulu berri bat sortuz, azken hau AZTI-Tecnaliarekin elkarlanean (Zientzia eta itsasoa esperimentatu).

Eskola Programa Didaktikoan parte hartu duten 7.953 ikasleei dagokienean, Unitate Didaktiko bakoitzaren parte-hartzea hurrengoa izan da: 3.398k "Biodibertsitatea: Padura", 1.935k "Biodibertsitatea: Kostalde harritsua eta hareatzak", 1.386k " Biodibertsitatearen hastapenak", 515k “Urdaibaiko natura aberastasuna”, 443k "Denboran zeharreko bidaia", 158k "Espezie inbaditzaileak eta biodibertsitate galera: Baccharis halimifolia” eta 118k “Zientzia eta itsasoa esperimentatu” formakuntza moduluan hartu dute parte. Lan jardunaldietan zehar, 578 irakasle egon dira ikasleei laguntzen. 

Busturiako Euskadiko Biodibertsitate Zentroa bisitatu duten ikastetxeen artean, %79ak (aurreko ikasturtean baino %2 gehiago) Eskolako Agenda 21 programan parte-hartzen du, garapen jasangarrirako ekimenak bultzatzen dituen lan tresna. Bestalde, jardunaldien %91a Bizkaiako ikastetxeekin garatu da, %5a Gipuzkoakoekin eta %4a Arabako ikastetxeekin.

Irakasleek burututako lan jardunaldiaren inguruko ebaluaketetan, 10etik 9,38ko balorazioa eskuratu da. Ebaluaketa kontzeptu desberdinen gainean osatzen da: bisita aurretik bidalitako materiala, jardueren eta eskolako curriculum-aren arteko koherentzia, ikasleekin erabilitako metodologia, jardueren iraupena, monitoreen prestakuntza, erabili den materiala, erabilitako hizkera maila, ikasleek bisitaren ideia orokorra hartu duten, ikasle eta hezitzaileen arteko giroa ona izan den eta azkenik, ea programa honetatik espero zutena bete den.

Ikastetxeentzako bisita gidatuak

Aurten ere, Eskola Programa Didaktikoa bete izanagatik, hainbat ikastetxe geratu da parte-hartu ezinik. Hala ere, ikastetxe guzti hauentzat bisita ezberdin ugari antolatu dira programatik kanpo, aukera oso anitzak eskainiz: bisita gidatuak zentroa ezagutzeko, bisitak ekosistema ezberdinetan zehar (padura, artadia, kostaldea, …), bisita gidatua eta prestakuntza-tailerrak, etab. 

2013-2014 ikasturtean, ikasleekin burututako bisita gidatuak asko izan dira, eta 5.627 ikaslek eta 296 irakasleak hartu dute parte bisita mota hauetan. Honela, eskola programatik kanpoko bisita gidatuak (tailer edo ibilbide gehigarria izan edo ez) aukeratu dituzten ikastetxeetatik %88a Bizkaiakoa izan da, %6a Gipuzkoakoa eta %6a Arabakoa.

Euskadiko Biodibertsitate Zentroa Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak kudeatzen du sail honi atxikita dagoen Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren bitartez.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)