Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea erakundeari gomendioa aldatzeko baimena ematen dio 2011-2016 aldian Euskal Herriko trenbide sare berriaren eraikuntzari lotutako zenbait jarduketa egiteko (2014-07-29(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko uztailak 29

Erabaki-proposamena, Jaurlaritzaren Kontseiluarena, Euskal Trenbide Sarea Berria eraikitzeari dokoionez, zenbail jarduera Euskal Trenbide Sareari gomendiotan ematearena hirugarrenez aldatzea baimentzeko erabakitzen dena.

LABURPENA

2011-2016 aldian Euskal Herriko Trenbide Berria eraikitzeko obra-tarteen exekuzioak urteko ordainketa batzuk ezarri zituen. Horiek bitan aldatu izan dira eta obren uneko exekuzio-erritmoak beste aldaketa bat eskatzen du, nahiz eta amaiera-datak 2016an ezarrita eta prezioak 141.810.000 eurotan (BEZa barne) jarraitzen duten.

2006ko apirilaren 24an, Estatuko Administrazio Orokorraren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Trenbide Azpiegituren Kudeatzailearen arteko elkarlan-hitzarmena sinatu zen Euskal Herriko trenbide-sare berria (Euskal Ya) abian jartzeko beharrezko jarduketak garatzeko, Europako aurreikuspenei jarraiki. Egun horretan bertan, sinatzaile horiek beroiek Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioari trenbide-sare berria eraikitzeko jarduketa zehatz batzuk agintzeko elkarlan-hitzarmena sinatu zuten.
2006ko ekainaren 27an egindako bilkuran, Jaurlaritzaren Kontseiluak, interes publikoak lortzeko eraginkorragoa izango zelakoan, erabaki zuen zenbait jarduera Red Ferroviaria Vasca - Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoari ematea gomendiotan; zehazki, EAEko trenbide-sare berriaren (Euskal y-aren) Gipuzkoako adarrean 2006-2010 epean eraikuntza-proiektuak idatzi, obrak zuzendu, laguntza teknikoa eman, eta desjabetzearen kudeaketarako bulegoa mantendu eta desjabetze-espedienteen kudeaketa-administratiboan laguntzea.

Ostean, Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2011ko uztailaren 12an egindako bileran, 2011-2016 aldian Euskal Trenbide Sare Berria eraikitzeko zenbait jarduera eman zizkion gomendiotan Euskal Trenbide Sareari, 141.810.000 €-ko zenbatekoarekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau