Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Erabakia, Bilboko Hiri Trenbidearen (1. eta 2. Lineak) 2014ko proiektu eta obren inguruko zenbait jarduera Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari gomendiotan emateko dena. (2014-07-29(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko uztailak 29

LABURPENA

EUSKO JAURLARITZAK METRO BILBAO-KO ZENBAIT PROIEKTU (1. ETA 2. LINEAK) AGINDU DIZKIO RED FERROVIARIA VASCA-EUSKAL TRENBIDE SAREA ERAKUNDE PUBLIKOARI 2014AN

Gaur, Eusko Jaurlaritzak ETS erakunde publikoari agindu dio Bilbo hiriko eta ingurune metropolitarreko metroaren 1. eta 2. lineetako 2014rako zenbait jarduketa garatzea, besteak beste: 2. lineako Santurtzi-Kabiezes tartearen obrak amaitzea, 1. lineako Ibarbengoako geltoki berriaren aldirietan aparkaleku bat eraikitzea, 1. lineako Urdulizko geltoki berria eta trenbidearen maila bereko pasagunea lurperatzeko proiektua garatzea eta, gero, obrak lizitatzea, baita Ingurune eta Lurralde Politika Sailak ETS erakunde publikoari agintzen dizkion metroaren 1. eta 2. lineetako proiektu eta ikerketa gehigarriak egitea ere.

Agindutako lanek guztira 484.000 EUR balio dute (BEZa barne) eta hilez hil ordainduko dira, une bakoitzean egindako lanak justifikatuta. Ordainketak Administrazioan faktura aurkeztu ostean egingo dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau