Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

200.000 eurok euskarazko ikasmaterial digitaletarako (2014-07-29(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko uztailak 29

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko egunez agindu bat onartu du, Unibertsitate aurreko irakasmailetarako euskarazko ikasmaterial digitalak egiteko laguntza-bideetara dei egiten duena (EIMA 2.0).

Agindu honen xedea zera da: euskarazko ikasmaterial digitalak, oinarrizkoak zein osagarriak, prestatu edo egokitzeko eta hezkuntza-komunitatearen eskura jartzeko diru-laguntzak, 200.000 euro, arautzea eta horietarako dei egitea.

Unibertsitate aurreko irakasmailetarako ikasmaterialak hartzen ditu deialdi honek kontuan. Helburu nagusia arlo horretan irakaskuntzan dagoen hutsunea betetzea da eta ikasle-irakasleei beren jardunerako ikasmaterialak eskaintzeko bideak jartzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan