Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

1,5 milioi euro ekintzailetza sustatzeko (2014-07-29(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko uztailak 29

LABURPENA

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak Lanbideren zuzendari nagusiaren ebazpena azaldu dio Jaurlaritzari. Hain zuzen, ekintzaileak sustatzeko hiru laguntza-lerrori buruzkoa. Laguntzak 1,5 milioi eurokoak izango dira.

Aurkeztutako proiektuak balioesteko, irizpide hauek hartuko dira aintzat: berrikuntza, jasangarritasuna eta autonomia, langabeak lan-munduratzeko eta gizarteratzeko aukerak hobetzea, ingurua sozioekonomikoki suspertzea, proiektuaren bideragarritasuna eta enpleguaren sorreran aurreikusitako inpaktua.

Jaurlaritzak potentzialki ekintzaile diren pertsonentzako laguntza-deialdia onartu du. Bereizitako hiru laguntza-lerrotan banatzen da:

ENPRESA IDEIA BAT GARATZEKO LAGUNTZAK

Deialdiak jasotzen du potentzialki ekintzaile diren pertsonentzako laguntza-lerroa, modu esklusiboan dedikatu daitezen enpresa-ideia bat sortzera, aztertzera eta egituratzera, betiere ondoren bideragarritasun-plan batean zehazten bada. Jarduerek hiru hilabete iraungo dute eta 2014ko azaroaren 30a baino lehen hasi beharko dute.


ENPRESA BERRIAK ABIAN JARTZEKO LAGUNTZAK

Bigarren laguntza-lerroa, halaber, ekintzailetzako toki-proiektuen barruan enpresa-jarduera berriak abiaraztea sustatzeko bideratua dago.

Laguntza hauek enpresa-jarduera berriak sortzen dituztenek jaso ahal izango dituzte. Laguntza mota hauek jasotzeko, Lanbiden lan-eskatzaile gisa izena emanda egoteaz gain, enpresa edota negozioa irekitzeko bideragarritasun-plan bat eduki beharko da. Plan hori erakunde kolaboratzaileak baliozkotu beharko du laguntza-fasean. Jarduerek hiru hilabete iraungo dute eta 2014ko azaroaren 30a baino lehen hasi beharko dute.

Enpresa-proiektu berriak ezartzeko sustatzaileen tutorizazioa eta laguntza udalerriek, udalerrien elkarteek, mankomunitateek, koadrilek edota haiei lotutako zein haien mendeko erakundeek egin beharko dute.

ENPRESA JARDUERA BAT SENDOTZEKO LAGUNTZAK

Azkenik, deialdiak hirugarren laguntza-lerro bat jasotzen du, hain justu, enpresaren eguneroko jardunean ekintzaileei aholkularitza- eta laguntza-gastuekin laguntzeko. Era berean, Gizarte Segurantzaren langile autonomoen araubide berezian kotizatzeko gastuekin laguntzeko ere balioko du lerro honek.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau