Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Jaurlaritzak 2,5 milioi euro bideratuko ditu hiriguneetako irisgarritasun planetarako laguntzetan (2014-07-29(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko uztailak 29

LABURPENA

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak, Juan Maria Aburtok, Gobernu Kontseiluari jakinarazi dio hiriguneetako eta eraikinetarako irisgarritasun-planak egiteko laguntza-deialdia argitaratuko dutela 2014ko irailaren 8an EHAAn.

Jaurlaritzak 2,5 milioi euro bideratu ditu laguntzotara, Etxebizitzetako Renove plana barne. Udalak eta toki-erakunde txikiak balia ditzakete laguntzok, baita erabilgarritasun publikoko erakunde pribatuek ere, baldin eta irisgarritasun-planak eta haien eguneratzeak aurkezten badituzte, hiriguneak, espazio publikoak, eraikinak, garraioak eta lehendik diren informazio-sistemak Irisgarritasuna Sustatzeko Legeak ezarritakora egokitzeko.

Diru-laguntzek, halaber, udaletako eta toki-erakunde txikietako irisgarritasun-planetan Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruko hiriguneetako eta eraikinetako irisgarritasuna hobetzeko lanak burutzea ere biltzen dute, eta erabilgarritasun publikoko erakunde pribatuen kasuan, berriz, hobetzeko lanak egitea ere bai.

2013an, laguntzen lehen deialdian, 113 laguntza banatu ziren. 24 Arabako udalerri eta erakunde pribatuetara bideratu ziren, 48 Bizkaira eta 41 Gipuzkoara. Guztira 1.8 milioi euro banatu ziren.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau