Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

19 milioi euro etengabeko prestakuntza sustatzeko (2014-07-29(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko uztailak 29

LABURPENA

Gaurko bileran, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan María Aburtok proposatuta, Jaurlaritzak langile enplegudunei (etengabeko prestakuntza) eta enpresetan prestakuntza emateko programetarako 19.080.000 euroko diru-hornidura egitea onartu du. Hobetuz Fundazioak kudeatzen ditu bi programa horiek.

Partida horretatik 3.870.000 milioi euro 35 langile baino gehiagoko enpresen edo 50 baino gehiagoko enpresa-taldeen prestakuntza-jarduera estrategikoetara bideratuko dira, langileen gaitasunak eta kualifikazioa hobetzeko. Laguntza horiek bateragarriak dira Espainiako egungo prestakuntza-sisteman aurreikusitako hobariekin.

Prestakuntza-ekintzok EAEko lan-zentroetan gauzatuko dira, eta gutxienez 6 ordukoak eta gehienez 270ekoak izan beharko dira. Halaber, 2014ko urtarrilaren 1etik 2015eko ekainaren 30era bitartean egin beharko dira.

Langile enplegudunei begirako prestakuntza-planak sustatzeko laguntza-programak 15.210.000 euroko ekarpena jasoko du.

Lanbide-gaitasunak eta -kualifikazioa hobetzeko prestakuntza-jarduerak eskaintzen dituzten EAEko erakunde guztiek jaso ahal izango dituzte laguntzok. Erakundeon artean daude prestakuntza erakundeak, unibertsitateak, 1995ean EAEko lanbide heziketako lanbide arteko akordioa sinatu zuten enpresarien elkarte eta sindikatuak, sektorearen adierazgarri direnak, eta kooperatiba zein lan sozietateen konfederazio eta federazioak, baita beren konturako langileenak ere.

Programak diruz lagundutako jarduerotan EAEko langileek zein mendekotasun egoeran dauden pertsonen zaintzaile ez profesionalek parte hartu ahal izango dute.

Era berean, Lanbiden, Euskal Enplegu Zerbitzuan, izena emanda duten langabeek ere parte hartu ahal izango dute, betiere gehienez parte hartzaileen % 40 izan behar dutela kontuan izanda. Gainera, parte-hartzaile horien izen-ematea zuzenean Lanbideko orientazio-zerbitzuek egitea gomendatzen da.

Ekimenak 2014ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean hasiko dira, eta 2015eko ekainaren 30ean gehienez ere bukatu.

Hobetuz Fundazioaren bitartez, 2013ko deialdian, bi laguntza-programoi dagokienez, 8.100 etengabeko prestakuntzako ikastaro eskaini ziren (4.600 enpresetan eta 3.500 langile enplegudunentzat). Horietan guztietan, guztira, 44.000 lagunek hartu zuten parte (16.900ek enpresetan eta, bestela, 27.100 langile enplegudunek).

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau