Berriak Lehendakaritza
Eu

Dekretua, Bake eta Bizikidetza Planaren Aholku Batzordea arautzen duena (2014-07-29(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko uztailak 29

LABURPENA

ARAUTU DA BAKE ETA BIZIKIDETZA PLANAREN AHOLKU BATZORDEA

Eusko Jaurlaritzak Bake eta Bizikidetza Planaren Aholku Batzordea arautzeko dekretua onartu du gaur. Dekretu horren bidez, bada, aipatu planaren printzipio arautzaileetako bat edukiz hornituko da, hain zuzen ere, gizarte-partaidetza. Kontseiluaren burua izen handiko pertsona independente bat izango da, bakea, bizikidetza eta giza eskubideak sustatzearen arloan eskarmentua duena, eta Bake eta Bizikidetzako Idazkaritzak izendatuko du.

Organo berriak parte-hartze bide bat ezarriko du arlo honetan diharduten gizarte-erakundeentzat, eta hainbat erakunderen arteko koordinazio-bide izango da.

Horretarako, Aholku Batzordeak Bake eta Bizikidetza Planean aurreikusitako ildo estrategikoen eta ekimenen garapen arruntari buruzko iritzia eman ahal izango du, bai eta planaren edozer aldaketari buruz ere, eta, gainera, proposatzen diren ekintza-proposamen osagarriak bideratu eta beren egokitasuna baloratu.

Presidentetzaz gain, honako hauek osatuko dute batzorde berria:
Bake eta Bizikidetzako Idazkaritzako pertsona bat
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren ordezkari bat
Eusko Jaurlaritzako Gazteria Arloaren arduradun bat
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berrikuntza Arloaren arduradun bat
Emakunderen zuzendaria
Foru-aldundien hiru ordezkari
EAEko udalerrien hiru ordezkari
Terrorismoaren Biktimen Pastaidetzarako Euskal Kontesiluaren presidentea
Bakea, bizikidetza eta giza eskubideak sustatzea xede duten elkarte eta erakundeen lau ordezkari
Euskadiko Eskola Kontseiluaren bi ordezkari
EHUren ordezkari bat
Arartekoaren ordezkari bat
EITBren ordezkari bat
Batzordea Lehendakaritzaren Bake eta Bizikidetzako Idazkaritzari atxikita egongo da, egitura organikoan txertatuta egon gabe.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau