Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak aurrera egin du bere jakinarazpen administratiboak elektronikoki izapidetzeko bidean (2014-07-29(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko uztailak 29

Erabakia Administrazio barruko zein Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko organo jakin batzuekiko hiru komunikazio-mota elektronikoki izapidetzeko modua antolatuko duena.

LABURPENA

Hiru kontsulta eta barne-izapide mota gehiago egin ahal izango dira elektronikoki, hemendik aurrera.

EAEko Herri Administrazioaren ohiko jarduna hobetu eta sinpletu egingo da.

Administrazio Orokorreko organo administratiboen artean nahiz Administrazio instituzionalaren eta sektore publikoko gainerako erakundeen artean egin beharreko kontsultak eta txosten-, irizpen- eta dokumentu-eskaerak elektronikoki izapidetzeko agindua ematea erabaki du gaur Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak.

Hiru komunikazio mota horiek ohikoak dira administrazioan, eta Eusko Jaurlaritzaren izapidetze elektronikorako Tramitagune aplikazioaren bitartez bideratuko dira hemendik aurrera. Hala, modu homogeneo bat antolatu da horrelako kontsultak egiteko.

Erabakiaren aplikazio-eremuak EAEko Administrazio Orokorreko sailak, haren Administrazio Instituzionaleko erakundeak (erakunde autonomoak eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoak) eta sektore publikoko gainerako erakundeak hartzen ditu bere baitan.

Hala, Eusko Jaurlaritzak aurrera egin du EAEko Herri Administrazioaren ohiko jarduna hobetzeko eta sinpletzeko helburua erdiesteko bidean.

Erabaki hau prozedurazkoa denez, ez du aurrekontu ekonomikorik.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau