
Lehendakariak joan den denboraldian nabarmendutako euskal kirolariei harrera egin die
“Zuen arrakastak ilusioa eta konfiantza ematen digu, energia positiboa eguneroko erronkei heltzeko. Horixe bera behar dugu aurrera egiteko. Euskal kirolaren indarra gure herriaren indarra da”, adierazi die lehendakariak. Era berean, gogorarazi du “lehendabizikoz eta modu ofizialean euskal selekzio batek nazioarteko lehiaketa batean” parte hartuko duela. Hain zuzen ere, Basque Country sokatira-taldea da. “Horixe da Euskadik nazioarteko kirolean ofizialtasuna lortzeko lehendabiziko urratsa.”
Iñigo Urkullu lehendakariak, Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarekin batera, gaur arratsaldean harrera egin die 2013-2014 ikasturtean arrakasta izan duten euskal klub eta kirolariei.
Zehazki, harreran izan dira Sochiko Neguko Olinpiar Jokoetan hainbat modalitatetan parte hartu duten kirolariak, baita beren kiroletan kategoria gorenera iritsi diren klubetako ordezkariak ere (jokalariak, talde teknikoa eta zuzendaritza). Esandako taldeak hauexek dira: Eibar KE, Bilbao Fútbol Sala, Estanda Ordizia (emakumezkoen areto-futbola) eta Gernika Bizkaia (emakumezkoen saskibaloia).
Bitxikeria gisa, Eibar KEko ordezkaritza beren presidente Álex Aranzabal buru dutela joan da, eta Lehendakaritzara eraman dute Bigarren Mailako txapeldunaren garaikurra, historian lehendabizikoz Lehen Mailan jokatzeko aukera ematen diena.
-
2014-07-30
Comentario de Twitter:
RT @regeneracom: En la tarde de ayer Naiara Díez con sus compañeras de @GKesb fue recibida por @iurkullu. -
2014-07-30
Comentario de Twitter:
En la tarde de ayer Naiara Díez con sus compañeras de @GKesb fue recibida por @iurkullu. -
2014-07-30
Comentario de Twitter:
RT @GKesb: En la tarde de ayer el equipo de LF fue recibido por @iurkullu en la sede de lehendakaritza.
http://t.co/4RvuwJAHCp http://t.co/… -
2014-07-30
Comentario de Twitter:
Lehendakariak joan den denboraldian nabarmendutako euskal kirolariei harrera egin die http://t.co/vGKMKfJ3LU animak a @iurkullu maite zaitut -
2014-07-30
Comentario de Twitter:
RT @GKesb: En la tarde de ayer el equipo de LF fue recibido por @iurkullu en la sede de lehendakaritza.
http://t.co/4RvuwJAHCp http://t.co/… -
2014-07-30
Comentario de Twitter:
En la tarde de ayer el equipo de LF fue recibido por @iurkullu en la sede de lehendakaritza.
http://t.co/4RvuwJAHCp http://t.co/WUaEm77WdQ -
2014-07-29
Comentario de Twitter:
RT @EstandaOrdizia: Lehendakaritzan harrera. http://t.co/v4whIlzwpi -
2014-07-29
Comentario de Twitter:
RT @EstandaOrdizia: Lehendakaritzan harrera. http://t.co/v4whIlzwpi -
2014-07-29
Comentario de Twitter:
RT @EstandaOrdizia: Lehendakaritzan harrera. http://t.co/v4whIlzwpi