Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria San Inazio egunaren ospakizuna dela-eta Bizkaiko Foru Aldundiak egin duen harreran izan da

2014.eko uztailak 28

Iñigo Urkullu lehendakariak, Josu Erkoreka, Juan Mª Aburto eta Jon Darpón sailburuekin batera, Bizkaiko Foru Aldundiak San Inazioren omenez Bilbon eskaini duen harrera-ekitaldian hartu du parte.

Egun hauetan ohikoa denez, aipatu harrerak Bizkaiko gizarteko ordezkariak biltzen ditu, eta José Luis Bilbao ahaldun nagusia du buru. Foru-arduradun gorenak lehendakaria hartu du Jauregiko beheko solairuan, eta makila bat eman dio.

Bilbaoren hitzen ondoren, koktela izan dute bertaratutakoek.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @algortakoEAJ
    2014.eko uztailak 29

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Lehendakaria San Inazio egunaren ospakizuna dela-eta Bizkaiko... http://t.co/q3xrbCrQN4

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)