Berriak Osasuna

Tratamendu medikoekin bat egitea errazteko Eusko Jaurlaritzaren laguntzak eskatu dituzten 10 lagunetatik 9 gertatu dira onuradun

2014.eko uztailak 28

Euskadin erabat zabalduta dagoen errezeta elektronikoak 20 milioi preskripzioak gainditu ditu. Ondorioz, segurtasun klinikoa eta pazienteen erosotasuna handitu da.

Eusko Jaurlaritzak 4,5 milioi euro bideratu ditu botiken koordainketa konpentsatzeko diru-laguntzen lehen deialdira, eta dagoeneko 100.000 eskaeratik gora jaso ditu. Hala jakinarazi du gaur goizean Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Jon Darpónek, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendari Miren Dorronsororekin eta Farmaziako zuzendari Iñaki Betolazarekin batera. Estatuan berdinik ez duten diru-laguntzen lehen deialdiari buruzko balantzea egin dute.

Osasuneko sailburuak gogorarazi du diru-laguntza hauek Eusko Jaurlaritzak botiken koordainketarekin ados ez egotearen ondorio direla. Horregatik, Euskadi izan zen neurria aplikatu zuen azken autonomia-erkidegoa. Urtebetez atzeratu zuen eta ez zion bide judizialari uko egin, noski. Hala, Eusko Jaurlaritzak botiken eta ospitaletako botiken koordainketaren aurka jarritako errekurtsuak aurrera darraite.

Ildo horretatik, Jon Darpónek nabarmendu du Estatu osoan Euskadik baino ez dituela abiarazi zaurgarritasun handiko taldeek tratamendu medikoekin bat egitea errazteko neurriak, koordainketa ahalik eta kalterik txikienak eragiteko moduan aplikatzeko. Hala, Eusko Jaurlaritzak 18 milioi euroko kontu-saila sortu zuen, handitu egin daitekeena.

(Informazio gehiago erantsitako dokumentuan)

3 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @lgauna64
    2014.eko uztailak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @ezkerraldea_enk: 9 de cada 10 solicitantes se han beneficiado de las ayudas del Gobierno Vasco para garantizar la adherencia a lo... ht…

  • @ezkerraldea_enk
    2014.eko uztailak 29

    Comentario de Twitter:
    9 de cada 10 solicitantes se han beneficiado de las ayudas del Gobierno Vasco para garantizar la adherencia a lo... http://t.co/XyUKiLJtlX

  • @KZguneaTIC
    2014.eko uztailak 28

    Comentario de Twitter:
    Euskadin errezeta elektronikoak 20 MILIOI PRESKRIPZIOAK gainditu ditu http://t.co/4y19HFaOd7 @Irekia http://t.co/nKEOU5smnN

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)