Euskaraldia
Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
qrcode

2015eko urtarriletik aurrera, “euskadi.net” beharrean “euskadi.eus” izatea onartu du Gobernu Kontseiluak

2014-07-27

Aldaketak ez du kanpoko inbertsiorik eskatuko, Administrazioko langileek egingo baitute, Gobernuaren informatikarako EJIE sozietate publikoak lagunduta

Gobernuaren iritzian, domeinua aldatzean, Internet eta teknologia berriak gehiago gizarteratuko dira, Euskadiren kanpo-irudia bultzatuko da, eta euskara gehiago zabalduko eta modernizatuko da

Gobernu Kontseiluak Eusko Jaurlaritzaren webgune ofizialaren domeinua aldatzea adostuko du datorren asteartean; hortaz, 2015eko urtarriletik aurrera, «euskadi.net» beharrean, «euskadi.eus» izango da helbidea. Ordurako, gainera, Eusko Jaurlaritzak beste 200 domeinu izango ditu.

Martxan jartzen ari diren euskal administrazioren lehenengo sei domeinuei «aitzindariak» izena jarri zaie, eta hauek dira: basquecountry.eus, eitb.eus, etxepare.eus, hazi.eus, spri.eus eta ejie.eus.

Hasiera batean, «euskadi.net» «euskadi.eus» bihurtzeko aldaketak ez du kanpo-inbertsiorik eskatuko, Gobernuaren baliabide propioak erabilita egingo baita. Konkretuki, hamaika pertsona ari dira transformazio-proiektu horretan lan egiten; Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzako langileak dira, eta Gobernuaren informatikarako EJIE sozietate publikoarekin ari dira elkarlanean.

Halaber, Eusko Jaurlaritzak Interneten duen irudi korporatiboak diseinu berria izango du. Hori ere, Gobernuaren web zerbitzuan lan egiten duten funtzionarioek egingo dute.

Gobernu Kontseiluak hartutako akordioaren arabera, domeinua aldatzeak hiru helburu betetzeko aukera emango dio Euskadiri:

  • Internet eta teknologia berriak gizarteratzea.
  • Euskadiren kanpo-irudia bultzatzea.
  • Euskara zabaltzea eta modernizatzea.


«PUNTUEUS» PROIEKTUA

«PuntuEus» proiektua 2007an sortu zen, hizkuntza-normalkuntzarako eta euskara mundu-mailan bultzatzeko tresna eraginkorra izateko helburuaz. Proiektu horrek Eusko Jaurlaritzaren eta beste hirurogei erakunderen konpromiso politiko, instituzional eta ekonomikoa du.

Domeinu berrirako bilakaera-programak hiru fase ditu:

  • Aitzindarien programa: Lehenengo fase horretan, jadanik zehaztuta dauden 90 euskal elkarte, enpresa eta instituzio publikoen webguneek domeinu berrirako aldaketa egingo dute.
  • Irteera fasea: Bigarren fasean, euskararen hizkuntza-normalkuntzarekin eta bultzadarekin harreman zuzena duten elkarte, enpresa eta instituzioak gehituko dira.
  • Fase irekia: Azkenik, «.eus» domeinua publiko osoaren esku jarriko da.

 

4 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @mirenepalacios
    2014-07-31

    Comentario de Twitter:
    El Consejo de Gobierno aprueba el cambio de “http://t.co/jtnLCTzV0b” a “http://t.co/2js91cCaoI”, http://t.co/iqnSlxTRFi

  • Argazkia SN Robot
    @gorkitaaa
    2014-07-28

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: El Gobierno se pasa al "http://t.co/BqyMhRQ1gc" @Irekia http://t.co/gsPMhyPXOQ

  • Argazkia SN Robot
    @jerkoreka
    2014-07-27

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno se pasa al "http://t.co/BqyMhRQ1gc" @Irekia http://t.co/gsPMhyPXOQ

  • Argazkia SN Robot
    @AsierAres
    2014-07-27

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: El Gobierno se pasa al "http://t.co/BqyMhRQ1gc" @Irekia http://t.co/gsPMhyPXOQ

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko