Berriak Segurtasuna
Eu

Delitugintzak beheranzko joerarekin jarraitu du EAEn 2014ko lehen seihilekoan

2014.eko uztailak 24
Ertzaintzak 2013ko aldi berean baino 918 delitu eta falta gutxiago erregistratu ditu
 
Ertzaintzak erregistratutako delitu eta falten kopurua % 2,09 jaitsi da 2014ko lehen sei hilabeteetan, 2013ko aldi berarekin alderatuta. Beherakada horren ondorioz, delitugintza tasa ere murriztu egin da; 1.000 biztanleko 20,02 delitu/falta izatetik, 19,60 izatera igaro da. Lehenengo sei hilabeteetan, Ertzaintzak 3.493 pertsona atxilotu ditu delitu desberdinak egotzita.

Lurraldeka, Bizkaiak lehenengo postua du, 25.189 delitu/falta erregistratu baitira 2014ko lehen sei hilabeteetan, Gipuzkoan 11.735 izan dira eta Araban 6.027. Aurreko urtearekin alderatuta, Bizkaian eta Araban kopurua jaitsi egin da (-% 3,44 eta -% 6,37, hurrenez hurren), Gipuzkoan, berriz, igo egin da (+% 3,44).

Sarritan gertatzen den bezala, ondarearen aurkako huts-egiteak delitu guztien ia hiru laurdena dira. Alor horretako delituek nabarmen egin dute behera (-% 3,47); joan den urtean 16.007 delitu izan ziren, eta aurten, berriz, 15.452 kasu egon dira.

Ondarearen aurkako delituen barruan, nabarmen jaitsi dira indarkeria eta larderia bidezko lapurretak (-% 24,95) eta ibilgailuen lapurretak (-% 12,32). Hala ere, etxebizitzen barruko lapurretak igo egin dira (+% 17,78) eta trasteleku edo etxebizitzei erantsitako lokaletan egindako lapurretekin ere berdin gertatu da (+% 56,52). Beste leku batzuetan (saltokiak, enpresak...), ordea, indarkeria bidezko lapurretak jaitsi egin dira (-% 22,09). Horretaz gain, modu aldakorrean igo dira ebasketak (+% 7,17), ondasunaren aurkako kalteak (+% 14,83) eta iruzurrak (+% 1,77).

Giza hilketei dagokienez, 5 gertatu dira sei hilabete hauetan. Ertzaintzak kasu horiek guztiak argitu ditu. Kopurua nabarmen jaitsi da 2013ko lehen seihilekoaren aldean; aldi horretan 9 kasu gertatu baitziren.

Beste delitu mota batzuei begira, lesioak eragindako familia eremuko tratu txarrak jaitsi egin dira (-% 3,47), alor horretako tratu txarrak orokorrean igo egin diren arren (+% 4,87).

Sexu askatasunaren aurkako delituen kasuan beherakada azpimarragarria gertatu da (-% 7,61); indarkeria bidezko delitugintzaren tipologiak orokorrean duen beherakadari jarraitu dio (lesioak, sexu erasoak, eta indarkeria edo larderia bidezko lapurretak), nabarmen jaitsi baita (-% 18,18).

Drogen trafikoarekin harremana duten delituak (-% 2,05) eta alkoholaren edo drogen eraginpean gidatzearen ondoriozko delituak ere jaitsi egin dira (-% 15,75).

Azkenik, nabarmen jaitsi dira ordena publikoaren aurkako delituak (-% 8,50), terrorismoarekin zein kale borrokarekin lotura dutenak; oso gutxitan gertatzen dira, liskar, borroka eta beste gorabehera mota batzuen kasuan bezala.

3.493 atxilotu

2014ko lehen seihilekoan atxilotutako pertsonak 3.493 izan dira; 2013ko aldi berean 4.081 izan ziren. Ondorioz, kopuruak % 14,40 egin du behera. Beherakada hori delituen murrizketa orokorra dela eta gertatu da, bereziki gidatu bitartean alkoholemia arau-hausteak jaitsi direlako eta ordena publikoaren aurkako delituak ere murriztu direlako, jarduera terrorista eta kale borroka bertan behera gelditu baitira.

Hala ere, gizartean oihartzun handia izan duten delitu larriak egotzi zaizkien atxilotuen kopurua igo egin da: maila desberdinetako giza-hilketa kasuak (joan den urtean 16 izan ziren, eta aurten 19), sexu erasoak (35 izatetik 39 izatera igaro dira) eta etxebizitzetan indarkeria bidezko lapurretak (86 izatetik 90 izatera).

Familia eremuko tratu txarren, lesioen edo orokorrean indarkeria bidezko delituen ondoriozko atxiloketen kopurua ez da ia aldatu, joan den urtearekin alderatuta.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2014.eko abuztuak 08

    Según el Ministerio de Interior de España, en los seis primeros meses del año 2014 la delincuencia ha descendido en un 2,6 % en Euskadi. En Álava el descenso ha sido del 8,1 % y en Vitoria-Gasteiz del 18,6 %. En Bizkaia el descenso ha sido del 3,8%, siendo en Getxo el mayor descenso con un 13,5% menos, seguido de Bilbao, con un 10% y Barakaldo con un 8,3 %. En cambio en Gipuzkoa el aumento ha sido del 3,3 %, descendiendo en Irún un 1,2 % y aumentando un 0,4% en Donostia-San Sebastian.

    De esto se desprende que las localidades más afectadas por el aumento de delincuencia son las del territorio de Gipuzkoa que tienen menos de 50.000 habitantes.

    En el lado contrario nos encontramos con Vitoria-Gasteiz, donde la delincuencia ha disminuido un 18,6 %. Las razones de este descenso se les puede atribuir al buen hacer de los agentes de la Ertzaintza y Policía Local de esta localidad que, al parecer, han conseguido la fórmula para atajar este problema, dado que el descenso es más que significativo y no coyuntural, al darse en un período de tiempo de seis meses.

    Por tanto creo que las políticas en esta materia deberían orientarse en investigar cuales son las causas que han llevado a tan buenos resultados en Vitoria-Gasteiz, así como en Getxo, Bilbao y Barakaldo para llevar una política policial común en todas ellas basadas en la experiencia positiva acumulada en estas cuatro localidades.

  • 2014.eko abuztuak 08

    ¿Y cual creen, desde el Gobierno Vasco, que son las causas para que disminuya en estos seis meses de 2014 la delincuencia tanto en Álava, sobre todo en su capital, Vitoria-Gasteiz con un descenso del 17,11 %, y suba un 3,44 % en Gipuzkoa? Es falta de motivación de los agentes en Gipuzkoa, es falta de medios materiales, es falta de personal cualificado en ese territorio o bien porque les faltan muchos datos personales y de vehículos en las bases de datos y encontrar a los delincuentes , sus direcciones y vehículos les cuesta más que, por ejemplo en Álava? Supongo que habrá una razón para ese aproximadamente 20% que se da entre Vitoria-Gasteiz y Gipuzkoa. ¿Han analizado ya las causas para ponerles remedio fijándose en como se trabaja en Álava , que es donde más está descendiendo la delincuencia en los últimos 3 años?

Komunikabideek behera kargatzeko