Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Red Bayko (Kanada) baleazaleen faktoriak Euskal Aste bat ospatzen du egun hauetan

2014.eko uztailak 24

Labradorko itsas ertzean (Kanada) dago Red Bay, eta hango euskal baleazaleen garai bateko faktoriak hainbat jardunaldi ari da egiten egun hauetan, Selma Barkham Huxley historialariak dokumentalki erakutsi bezala haren jatorrian, XVI. mendean, euskaldunak izan baitziren. Uztailaren 20tik 27ra bitartean egiten da Red Bayko «Atzera etxean» jaialdia, Ipar Amerikako beste lekuetan bizi diren herritarrak, senitarteko zein lagun, itzultzen direla ospatzeko. Astebete hartzen duten ekitaldietan, besteak beste, aipagarria izan zen Parks Canada erakundearen Bisitarien Zentroan UNESCOren plakak jarri izana, euskaraz, ingelesez eta frantsesez idatziak. Halaber eskaini zen musika-ikuskizun bat Udaletxean.

Red Bayko Euskal Jaialdia uztailaren 25etik 27ra bitartean izaten da, eta Red Bayren eta Euskal Herriaren arteko loturak ekartzen ditu gogora. Euskal jakiek, interpretazio-jarduerek, ibilbide gidatuek, kontakizunek, kontzertuek eta bestelako denbora-pasa batzuek osatzen dute eskaintza.

Joan den larunbatean, uztailak 19, Parkeen Eguna zela ospatzeko bisita gidatu bat eskaini zen Saddle Island irlaren historia azaltzeko. Interpretatzaile mozorrotu batek azaldu zien bisitariei nolakoa zen Red Bayko bizimodua XVI. mendean, euskal baleazaleen faktoriaren hondakinetan barrena zihoazela. Baleazale batekin solastatu ziren bisitariak, eta bertako musikarien emanaldia entzun zuten.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau