Berriak Lehendakaritza

Lehendakariak Bilboko Birjinetxe egoitza soziosanitarioa bisitatu du

2014-07-24
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Bizkaiko ahaldun nagusi José Luis Bilbao Txurdinagako Birjinetxe egoitzara joan dira gaur goizean. Gizarte-zerbitzuek eta osasun-zerbitzuek pazienteen historia klinikoa partekatzen duten pertsona nagusiei zuzendutako lehenengo egoitzetako bat da. Lehendakariak esan du zentro hori eredugarria dela, gizarte arretan berrikuntza barneratu baitu, profesionalei historia kliniko osoa modu errazean eskuratzen lagunduz.

Neurri hori proiektu pilotu gisa jarri dute martxan Birjinetxen, Jaurlaritzaren eta Foru Aldundiaren arteko akordio baten emaitza gisa; horren bitartez, maila handiagoko arreta sanitarioa bermatzen dute. Urkulluk elkarlan horri balioa aitortu dio, «egoitza-zentroetan arreta hurbil, gizatiar eta profesional hobea» lortzea baitu helburu.

Euskadi erreferentea da gizarte gastuan
Lehendakariak baietsi du Jaurlaritzak pertsonenganako konpromisoa duela eta «ekintzen bitartez» frogatuko duela. Urkulluk adierazi du joan den urtean Estatu osoan irabazien berme sisteman inbertitu ziren 1.125 milioi euroetatik, 450 milioi euro Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkiola: «Biztanleriaren % 5 gara eta gizarte gastuaren % 40 egiten dugu». Modu horretan, lehendakariak «besteei gehiago eskatu, baina ereduaren bidez predikatzen ez» dutenak kritikatu ditu, eta hurrengoa ziurtatu du: «beste batzuek gutxiago hitz egin eta gehiago egiten dugu».

(Informazio gehigarria)

2 iruzkin
  • @algortakoEAJ
    2014-07-24

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Lehendakariak Bilboko Birjinetxe egoitza soziosanitarioa... http://t.co/SxSij9erf6

  • ana
    2014-07-24

    pues me alegro muchisimo por el teme de este evento que se ha celebrado hoy animo @iurkullu ,hay que pensar por los que sufren por esta situacion . todos unidos podemos ayudar a estas personas

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • José Luis Bilbao