Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskal gazte gehienek zoriontsutzat jotzen dute euren burua

2014.eko uztailak 23

Gazteen Argazkiak

Eusko Jaurlaritzak “Gazteen Argazkiak” bildumaren beste ale aurkeztu du. “Gazteen Argazkiak” bildumaren helburua 15 eta 29 urte bitarteko gazteek hainbat gai sozial eta politikori buruz dituzten iritzi eta jarrerak aztertzea da, eta 30 urte edo gehiagokoenekin alderatzea, baita adierazle nagusietan izandako bilakaera azaleratzea ere. Azterlanak 2013ko azken hiru Euskal Soziometroetan jasotako datuak osatzen ditu eta Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egin du.

Azterlanean gazteen iritzia jaso da, besteak beste, beren oraingo eta etorkizuneko egoeraz, egoera politikoaz, ekonomiaren krisialdiaz eta mugikortasunaz, hezkuntzaz edo zoriontasun indizeaz.

Horrela, 15 eta 29 urte bitarteko gazteek hamarretik 6,1 punturekin baloratu zuten beren egoera pertsonala galdetutakoan (2013ko otsailean) eta 6,3 punturekin urtebete beranduago espero zutena. Kritikoago azaldu ziren Euskadiko egoera baloratzean (5,2 galdetutakoan eta 5,4 urtebete beranduago) eta batez ere, Espainiako Estatukoarekin (3,2 galdetutakoan eta 3,2 urtebetera). Euren egungo egoera ekonomiko pertsonalari dagokionez, bi taldeen iritzi nagusia ona zela izan zen (%58-%55).

Oro har, gazteei zoriontsu ziren galdetzerakoan, %60k nahiko zoriontsutzat eta %29k oso zoriontsutzat jotzen zuten euren burua.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)