Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Tapiaren ustez positiboak dira Fagor Etxetresna Elektrikoak enpresaren aldeko eskaintzak, eta espero du irailean jarduerarekin jarraitzea

2014.eko uztailak 23

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiak baieztatu du «kartak buruz gora daudela» Fagor Etxetresna Elektrikoak enpresaren aldeko bi eskaintzak ezagutu ondoren. Sailburuak espero du epeak betetzea eta Fagorrek irailetik aurrera jarduera jarraitu ahal izatea.
 
Arantza Tapiak Fagor Etxetresna Elektrikoak enpresaren alde eskaintza egin duten bi enpresen ahalegin bikoitza eskertu du; alegia, «industria-proiektua burutzea» eta enpleguari eusteko apustua. Tapiak baieztatu duenez, Eusko Jaurlaritzaren interesik handiena da Euskadin etorkizunean ere industria-jarduera egotea eta ahalik eta enplegu gehiena egotea da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)