Berriak Lehendakaritza
Eu

Aeronautikako Ekoizpen Aurreratuko Zentroa 2015ean hasiko da lanean

2014.eko uztailak 23
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta hamalau euskal enpresak aeronautika-sektoreko Ekoizpen Aurreratuko Zentroa abiaraztea adostu dute. Zentroak 9 milioi euroko inbertsioa du; diru hori Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak eman dute. 2015ean hasiko da lanean, eta oinarrizko ikerketa aplikatuko emaitzak ekoizpen-inguruneari transferitzea izango du xede, eta, aldi berean, ekoizpen aurreratuko proiektuak egitea.



Lehendakariaren hitzetan, «etorkizuneko euskal ekonomiaren lehen harria da», herrian bertan enplegua sortzekoa. Proiektu honi esker, Euskadik manufaktura aurreratuaren garapenarekin jarraituko du, Alemaniaren, Suediaren, AEBen eta beste herrialde batzuen pareko. Proiektuak aeronautika-sektoreko erreferentzia-herrialde gisa kokatu nahi du Euskadi, Urkulluren arabera.



Lehendakaria Zamudioko Teknologia Parkean izan den bileraren buru izan da. Bileran, gainera, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapia, Bizkaiko ahaldun nagusi José Luis Bilbao eta enpresa parte-hartzaileen ordezkariak izan dira.

(Informazio gehiago atxikitako dokumentuetan)

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CyberEuskadi
    2014.eko uztailak 23

    Comentario de Twitter:
    "El Centro de Fabricación Avanzada de Aeronáutica estará operativo en 2015" http://t.co/44f6LncDa1

  • ana
    2014.eko uztailak 23

    PUES ME ALEGRO MUCHISIMO TODOS UNIDOS PODEMOS SEGUIR UN EUKADI QUE SEA EFICAZ . LE DOY ANIMOS A MI QUERIDO @iurkullu HOY ES UN DIA DE MUCHO TRABAJO QUE TENGO, NO HE PARADO NI UN MINUTO MENOS MAL QUE AHORA ME DEJAN TRANQUILA ESO ESPERO , ESTO ES UNA INVERSION DE NUEVE MILLONES PARA EUSKADI Y POR UN FUTURO MEJOR . UN ABRAZO MUY GRANDE SR LEHENDAKARI . EL VIERNES ME MARCHO A NAVARRA Y SI NO PASA NADA BILBAO A VISITAR A MI TIO JESUITA .

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • José Luis Bilbao