Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak gaur ireki du autonomia-erkidegorako hondakin plan berria jendaurrean jartzeko epea.

2014.eko uztailak 22
  • 2010. urtearen aldean, milioi erdi tona hondakin baino gutxiago sortzea proposatzen du, eta ekonomia zirkularraren alde egiten du.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak hondakinak prebenitzeko eta kudeatzeko plan berria izango denaren zirriborroa du esku artean. Eta, legeari jarraiki, hasierako lehen bertsio hori jendaurrean jarriko da gaurtik urriaren 13ra bitartean. Erakunde eta pertsona interesdunen alegazioak eta ekarpenak jaso nahi dira, dokumentuaren azken idazketari begira.

 

Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020. urtea du zeruertz, eta, lehenengo aldiz, ikuspegi integrala du; izan ere, hondakinei buruzko hiru dokumentu estrategiko biltzen ditu plan bakar batean. Hiru horiek, bada, hondakinen tipologia ezberdinei heltzen diete: Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakin Arriskutsuak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana; Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakin Ez Arriskutsuak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana; eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hiri Hondakinak planifikatzeko eta kudeatzeko zuzentarauak.

 

Planak bi xede orokor ditu; batetik, milioi erdi tona hondakin sortzeari uztea urtean, 2010ean sortutakoaren aldean, eta, bestetik, ekonomian, baliabide gisa, 3,5 milioi tona hondakin birsartzea urtean, ekonomia zirkularraren aldeko apustua eginez.

 

Hondakin-kopurua murrizteaz gain, gaikako bilketa eta bereizketa ere bultzatuko ditu; berrerabiltzeko, birziklatzeko eta balioztatzeko prestaketa areagotuko du, % 60ra arte; eta deuseztapena optimizatuko du, lehen mailako hondakinak deuseztatuz eta orain dauden zabortegien eragina murriztuz.

 

Plan honen arrakastaren gakoetako bat foru-aldundi, udalerri eta sektore pribatuarekiko erakunde-lankidetza da.

 

Alegaziorik aurkeztu nahi izanez gero, planaren dokumentua –eta ingurumen-jasangarritasuneko txostena– eskuragarri dago Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Ingurumen Sailburuordetzan (Donostia-San Sebastian kalea,1 Gasteiz), bai eta webgune honetan ere.

 

Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020:

https://www.euskadi.net/contenidos/informacion_publica/inf_20140721100153/eu_def/adjuntos/plan_residuos_ip.pdf

 

 

12 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @FuturEnergy_
    2014.eko abuztuak 27

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco abre hoy el periodo de información pública del nuevo plan de #residuos

    http://t.co/jSUlDVLvhf @Irekia

  • @loniceraster
    2014.eko abuztuak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @ihobEJGV: Abierto a la participación pública el futuro Plan de #Residuos del País Vasco hasta el 13 de octubre http://t.co/WoOFfioon1

  • 2014.eko abuztuak 25

    IDEM GENERACIÓN ELÉCTRICA AUTOGESTIÓN AUTOCONSUMO CON REBAJA FISCAL DE IMPUESTOS VERDES FUTUROS CON MENOS IMPACTO

  • 2014.eko abuztuak 25

    FAVORECER USAR LOS MISMOS COMO RECURSO PARA IDEAR TECNOLOGÍA DESCONTAMINACIÓN

  • @BoletusEdulius
    2014.eko abuztuak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @MailVerde: Abierto a la participación pública el futuro Plan de #Residuos del País Vasco hasta el 13 de octubre http://t.co/3v4DhWComE

  • @MailVerde
    2014.eko abuztuak 25

    Comentario de Twitter:
    Abierto a la participación pública el futuro Plan de #Residuos del País Vasco hasta el 13 de octubre http://t.co/MO0GTKSXaq #medioambiente

  • @MailVerde
    2014.eko abuztuak 25

    Comentario de Twitter:
    Abierto a la participación pública el futuro Plan de #Residuos del País Vasco hasta el 13 de octubre http://t.co/3v4DhWComE #medioambiente

  • @LifeGISWASTE
    2014.eko abuztuak 25

    Comentario de Twitter:
    Abierto a la participación pública el futuro Plan de #Residuos del País Vasco hasta el 13 de octubre http://t.co/4kfcCVuQCV #medioambiente

  • @Udalsarea21
    2014.eko abuztuak 25

    Comentario de Twitter:
    Abierto a la participación pública el futuro Plan de #Residuos del País Vasco hasta el 13 de octubre http://t.co/UpQVYBJH8x #medioambiente

  • @INGURUBIDE
    2014.eko abuztuak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @ihobEJGV: Abierto a la participación pública el futuro Plan de #Residuos del País Vasco hasta el 13 de octubre http://t.co/WoOFfioon1

  • @FuturEnviro
    2014.eko abuztuak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @ihobEJGV: Abierto a la participación pública el futuro Plan de #Residuos del País Vasco hasta el 13 de octubre http://t.co/WoOFfioon1

  • @XabiGV
    2014.eko uztailak 22

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco abre hoy el periodo de información pública del nuevo plan de residuos para la Comunidad Autónoma http://t.co/9naaNe0qL3

Komunikabideek behera kargatzeko