Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Agindua, enpresei ingurumena babesteko inbertsioak egiteko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen dituen urriaren 19ko 260/2010 Dekretuan ezarritako diru-laguntzetara biltzeko 2014ko deia egiten duena. (2014-07-22(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko uztailak 22

LABURPENA

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILAK ENPRESENTZAKO DIRU-LAGUNTZA DEIALDIA EGIN DU, INGURUMENA BABESTEN DUTEN PROIEKTUETARAKO

Gaurko Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio enpresentzako 2014rako diru-laguntzak deitzen dituen aginduari. Ingurumen eta Lurralde Politika Sailarena da enpresentzako agindu hori, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko baliatuko da, eta 500.000 euro bideratuko dituzte.

Laguntzon hartzaileak pertsona fisiko zein juridiko pribatuak izango dira, irabazi asmoz jarduera industrialak, merkataritzakoak edota zerbitzuak ematen dituztenak. Aurtengo ekitaldian, honako lerroetara bideratuko dituzte laguntzok:

1. Indarrean diren ingurumena babesteko arauak gainditzera bideratutako inbertsioak baino lehen egin beharreko ingurumen-bideragarritasun txosten teknikoak egitera. Lerro honen barruan, besteak beste, honakoak jasoko dira: biogasa ekoizteko azterlanak eta hondakinak tratatzeko instalazioetan eta zabortegietan hondakinak deseginda sortzen den metanoaren oxidazio-potentziala zehaztea eta aprobetxatzeko zein berrebiltzeko aztertzea; eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak balorizatzeko instalazioetatik datozen agregakin birziklatuekin lotutako aplikazio posibleak aztertzeko lanak eta plastiko- zein kautxu-hondakinei erabilera aurreratua sustatzera bideratutako azterlanak (ontzigintzaren sektorea, hiri-altzariak, amortiguazioa, piezen estrusioa produktu berriak sortzeko...), zabortegietarako zein balio ekonomiko apaleko erabileretarako.

2. Inbertsio horien bidez, enpresa onuradunek aplikagarri zaizkien arauak gainditzea ahalbidetuko dien ingurumen-babeseko maila lortuko dute, edo ingurumen-babesa hobetuko dute aplikagarri zaien araurik izan ezean. Zehazki, deialdi honetan animalienak ez diren errausketa-labeetan sortzen diren atmosfera-isuriak murrizteko edota tratatzeko ekipoen inbertsioak bakarrik lagunduko dira diruz.

3. ETEen kasuan, ingurumen arloko kanpo-aholkularitzako zerbitzuetatik eratorritako kanpo-kostuak finantzatzeko laguntzak. Deialdi honetan, EMAS erregistroan izena emandako azpilerroak baino ez dira lagunduko diruz, hain zuzen, karbono-aztarnaren edota ekodiseinu-araua ezartzeko eta potentzialki kutsagarriak diren jarduerak izan dituzten orubeetako lurzoru-kalitatea aitortzeko direnak (azken horien kasuan, nahiz eta ikerketa sustatzen duena horretara behartuta egon ez).

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)