Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Jaurlaritzak 34 milioi euro bideratuko ditu etxebizitzen errendamendua eta zaharberritzea sustatzeko. (2014-07-22(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko uztailak 22

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua baimentzeko dena, 2014. urtean etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan babes daitezkeen jardunetarako formalizatutako maileguen interes-tasen sorospenerako.

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua baimentzeko dena, 2014. urtean etxebizitzak birgaitzeko diru-laguntzak finantzatzeko.

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua baimentzeko dena, alokairuaren sustapena 2014ko laguntzeko aurrekontua osatzeko.

LABURPENA

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan María Aburtok proposatuta, Gobernu Kontseiluak 34 milioi euroko laguntzak onartu ditu gaur martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoaren, esparruan hainbat jarduketa egiteko.

Jaurlaritzak gaur onartutako neurriak etxebizitzen errehabilitazioari, errentamenduaren sustapenari eta formalizatutako maileguen interes-puntuen subsidiazioari buruzkoak dira zehazki.

Aurtengo aurrekontu-ekitaldian, Jaurlaritzak 15.333.984 euro bideratuko ditu 15.000 etxebizitza inguru zaharberritzeko, guztiak ere Etxebizitzak Birgaitzeko RENOVE Planean bilduak. Laguntza hauei esker, 13.409 etxebizitza birgaitu ziren 2013an.

Halaber, Jaurlaritzak 11.270.000 milioi euro bideratuko ditu errentamendua sustatzeko. Lerro hori alokairurako etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak sustatzeagatik sustatzaile publikoei eta pribatuei eman beharreko diru-laguntzetarako izango da. Baimendutako zenbateko horren bidez alokairuko 300 etxebizitza eta zuzkidura-bizitoki inguru diruz laguntzea aurreikusten da (errotazio-alokatzeak).

Azkenik, 2014an etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan babes daitezkeen jarduketengatik formalizatutako maileguen interes-puntuen subsidiaziorako laguntzak ere onartu ditu Gobernu Kontseiluak; 7.274.322 euroko partida bat bideratu da hartarako. Diru-laguntzen lerro horrek alokairua sustatzeko maileguengatiko interes-tasen subsidioengatiko kostuak estaltzen ditu.

Mailegutan 40 milioi euro ematea du helburutzat, Jaurlaritzaren eta finantza-erakundeen arteko hitzarmen finantzarioaren babesean. Subsidioengatiko zenbatekoak subsidioek berekin dakartzan mailegu-kostuak estaltzen ditu (alokairua eta lurzorua bakarrik; erosketa, sustapen eta birgaitzera zuzendutakoek ez dute subsidiorik).

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau