Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria «funtsezko gaiak» jorratzeko prest agertu zaio Rajoyri

2014.eko uztailak 22

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, lehendakaria prest dago Gobernuko presidentearekin «zenbait gai garrantzitsu» jorratzeko. Horiek, bada, «batera jorratu» behar dituzte bi gobernuek, «premiaz».  Erkorekak adierazi du Estatuko Gobernuak oraindik ez diola erantzunik eman joan den astean bidalitako gutun irekiari, ez eta aurretik bidalitakoei ere.



Gobernu Kontseiluaren ondorengo ohiko prentsaurrekoan, bozeramaileak azaldu du Rajoyri bidalitako gutunean bi gobernuen ohiko jardunari eragiten dieten askotariko gaiak zehaztu direla. Horien artean, Kupoaren akordioa, I+G+b-ko inbertsioa, Lomceren aplikazioa, Osasuneko «eskumen-liskar gurutzatuak», «transferentzien prozesua gelditzea», Auzitegi Konstituzionalarekiko errekurtsoa eta beste batzuk nabarmendu ditu Erkorekak. Eusko Jaurlaritzaren aburuz, topaketa «ahalik eta azkarren» egin beharko litzateke.



Bozeramaileak adierazi duenez, gainera, Eusko Jaurlaritzak Europak ezarritako isunean zehaztutako 30 milioietatik 21 emango ditu, opor fiskalen laguntzen itzulketaren atzerapena zela-eta. Hala, Erkorekak azaldu du foru-aldundiek 9 milioi ordainduko dituztela, koefiziente horizontaletan oinarrituta. Noiz eta nola bihar, asteazkenean, zehaztuko da, Finantza Publikoen Euskal Kontseiluaren bileraren ondoren egingo den prentsaurrekoan, Erkorekak esan duenez.

Bestalde, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriarte Euskadiko kirol-profesionalen jardunari buruzko legearen aurreproiektuaz mintzatu da. Aurreproiektu horren helburua «kirol-arloko berezko zenbait lanbideren funtsezko alderdiak arautzea» da. Hala, Uriarteren arabera, lanbide horiek zeintzuk diren definitu nahi da, bai eta horiek egiteko beharrezkoak diren kualifikazioak ere. Aurreproiektuan jasotakoen artean, kirol-monitorearen eta entrenatzailearen lanbideak nabarmendu ditu sailburuak.



Azkenik, jakinarazi dutenez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak argi berdea eman dio 2014/2015 ikasturterako unibertsitate-ikasketetarako eta goi-mailako ikasketetarako deialdiari. Jaurlaritzak 26,8 milioi euro inbertituko ditu horietan.
 


 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2014.07.22)

 

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mirenepalacios
    2014.eko uztailak 23

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari tiende la mano a Rajoy para abordar "cuestiones esenciales" http://t.co/dmmP4YoD1b

  • @jerkoreka
    2014.eko uztailak 22
  • @iozamizu
    2014.eko uztailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [CONSEJO DE GOBIERNO] El lehendakari tiende la mano a Rajoy para abordar "cuestiones esenciales" ➡ http://t.co/LMuPCMsK8y #eusn…

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)